77. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2014ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Mankomunitateko kideen batzarrak, 2013ko abenduaren 19an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ultzamako, Basaburuko, Odietako, Atezko, Anueko eta Lanzko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2014ko ekitaldirako plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta horrekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz.

Iragarkiak 2014ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, otsailaren 11n, eta Mankomunitatearen iragarki oholean ezarri. Eta jendaurreko epean ez da ez aurkeztu ez jaso alegaziorik.

Azkenik, Mankomunitateko kideen batzarrak, 2014ko martxoaren 13an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Ultzamako, Basaburuko, Odietako, Atezko, Anueko eta Lanzko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen plantilla organikoa. Ondoan ematen da horren testua.

LANPOSTUA

Lan-kontratudun finkoak

Lanpostua: gizarte-langilea; lanpostu 1; B maila; lanaldi osoa; sarbidea: OL; osagarria: %34,73.

Lanpostua: animatzaile-hezitzailea; lanpostu 1; B maila; lanaldi osoa; sarbidea: OL; osagarria: %34,73.

Lanpostua: administrari laguntzailea; lanpostu 1; D maila; lanaldi osoa; sarbidea: OL; osagarria: %45,52.

Lanpostua: familia-langileak; 3 lanpostu; D maila; lanaldi osoa; sarbidea: OL; lanpostuko osagarria: %20,35.

Aldi baterako lan-kontratudunak

Lanpostua: berdintasunerako teknikaria; lanpostu 1; B maila; lanaldi osoa; sarbidea: OL; osagarria: %15.

Lanpostua: kirol animatzailea; lanpostu 1; C maila; lanaldia: %95; osagarria: %16,52.

Lanpostua: familia-hezitzailea; lanpostu 1; C maila; lanaldi erdia; sarbidea: OL; osagarria: %20,52.

Lanpostua: familia-langilea; 2 lanpostu; D maila; lanaldi erdia; sarbidea: OL; osagarria: %20,35.

Lanpostua: familia-langilea; lanpostu 1; E maila; lanaldi erdia; sarbidea: OL; osagarria: %38,73.

LANGILEEN IZENEN ZERRENDA

Lan-kontratudun finkoen zerrenda

Txaro Castañares Larrea: gizarte-langilea; B maila; lanaldi osoa; osagarria: %34,73. Antzinatasuna: 1999/01/04.

Karmentxu Garcés Ducar: animatzaile soziokulturala; B maila; lanaldi osoa; osagarria: %34,73. Antzinatasuna: 1995/09/27.

M.ª Arantzazu Mariñelarena Zubillaga: administrari laguntzailea; D maila; lanaldi osoa; osagarria: %45,52. Antzinatasuna: 1991/12/13.

M.ª Carmen Erice Esain: familia-langilea; D maila; lanaldi osoa; osagarria: %20,35. Antzinatasuna: 1992/01/02.

Txaro Larrayoz Arregui: familia-langilea; D maila; lanaldi osoa; osagarria: %20,35. Antzinatasuna: 1992/05/11.

Alicia Ilarregui Elizaincin: familia-langilea; D maila; lanaldi osoa; osagarria: %20,35. Antzinatasuna: 1995/05/09.

Aldi baterako lan-kontratudunen zerrenda

Amaia Zalba Martínez: berdintasunerako teknikaria; B maila; lanaldia osoa; osagarria: %15. Antzinatasuna: 2010/06/21.

Asier Uriarte Perez: kirol animatzailea; C maila; lanaldia: %95; osagarria: %16,52. Antzinatasuna: 2008/02/11.

Miren Huarte Jaca: familia-hezitzailea; C maila; lanaldi erdia; osagarria: %20,52. Antzinatasuna: 2002/10/29.

María Angeles Zozaya Mariezcurrena: familia-langilea; lanaldi erdia; D maila; osagarria: %20,35. Antzinatasuna: 2007/07/02.

Virginia Iragui Ollo: familia-langilea; D maila; lanaldi erdia; osagarria: %20,35. Antzinatasuna: 2007/05/31.

Francisca Barriola Saralegui: familia-langilea; E maila; lanaldi erdia; osagarria: %38,73. Antzinatasuna: 1999/03/08.

LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

Enplegu sozial babestuaren programako hezitzaile-monitore bat kontratatzea aurreikusi da, definizio hau izanen duena: hezitzaile-monitore bat aldi batez kontratatzea, C mailakoa, hiru laurdeneko lanaldia izanen duena. Sarbidea: OL, osagarria: legez dagokiona.

Lanaldi partzialeko kontratazioa izanen duten langileen zerrenda bat egitea aurreikusi da –Mankomunitateak eskaintzen dituen ikastaro/jarduerak emateko kirol monitoreak–, haien espezialitatearen arabera, aldi baterako lan-kontratudunak eta obra edo zerbitzu jakin baterako.

Larraintzarren (Ultzama), 2014ko martxoaren 13an.–Mankomunitateko burua, Roberto Pascal Garcés.

Iragarkiaren kodea: L1404110