77. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateak, 2014ko martxoaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantzako aldaketa.

Etxeko laguntza zerbitzua arautzen
duen ordenantza fiskala

“9. artikulua. Prezio publikoa. Tarifen sistema.

Tarifak kalkulatzeko, kontuan hartuko dira familia unitatearen urteko diru-sarrerak. Familia unitatetzat hartuko da PFEZn zehaztutakoa:

–Legez bereizirik ez dauden ezkontideek eta adingabeko seme-alabek osatua (gurasoen baimena izanda beraiekin bizi ez direnak salbu); unitate horretan sartzen dira, halaber, judizialki ezgaituta eta guraso-aginte luzatu edo birgaituaren menpe dauden adin nagusiko seme-alabak.

Berariazko legeen araberako bikote iraunkor bateko kideek eta adingabeko seme-alabek osatua (gurasoen baimena izanda beraiekin bizi ez direnak salbu); unitate horretan sartzen dira, halaber, judizialki ezgaituta eta guraso-aginte luzatu edo birgaituaren mende dauden adin nagusiko seme-alabak.

–Legezko banantzearen kasuetan edo, ezkontzaren bidezko loturarik edo bikote iraunkorrik ez dagoenean, aitak edo amak eta batarekin edo bestearekin bizi diren seme-alaba guztiek osatzen dutena, aitzineko atalean aipatu betebeharrak betetzen badituzte.

Diru-sarrerak kalkulatzeko, zer urte den, horrexetako pentsioa kontatuko da, baita laguntza hartzen ari diren pertsonen tasak igorpentzeko tenorean prest dagoen PFEZaren azken aitorpeneko higigarrien, higiezinen eta nekazaritzako kapitalen etekinak ere (50, 80 eta 470 laukiak, PFEZaren aitorpenetan).

Horretaz gainera, urteko diru-sarrerak zehazteko, ondasun higiezinen katastroko balioaren %3 hartuko da kontuan, ohiko etxebizitza sartu gabe utzirik, betiere haietatik zenbateko hori baino etekin handiagoa ateratzen ez bada.

Beren gaitasun ekonomikoen balorazioa egiten zaien pertsonak edozein testamentutan beren alde dauden xedapenak aitortzera beharturik daude, baita azken 5 urteetan egin ondareko eskualdaketak ere.

Artikulu hau aplikatzeko kontatu ahal diren diru-sarrerak zatituko dira 12 hilen artean eta familia unitateko kideen kopuruaren artean; gisa horretara aterako da hileko errenta per capita, eta horren gainean taula hau aplikatuko da:

Tarteak eta tasak:

–Hileko per capita errenta 750,88 euro baino txikiagoa: 43 euro.

–750,89 eurotik 900,89 eurora bitarte: 44,29 euro + orduaren kostuaren %10: 2,58 euro.

–900,90 eurotik 1075,90 eurora bitarte: 50,62 euro + orduaren kostuaren %20: 5,16 euro.

–1075,91 eurotik 1250,91 eurora bitarte: 53,78 euro + orduaren kostuaren %25: 6,45 euro.

–1250,92 eurotik goiti: 56,94 euro + orduaren kostuaren %30: 7,74 euro.

Laguntza orduaren zenbatekoa 25,81 euro izanen da 2014an. Orduaren kostua urtero eguneratuko da Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko langileen ordainsarien gorakadaren heinean, non ez den xedatzen bestelako aldaketarik.

750,88 euroko atalasea eta tarifen taulan adierazitako gainerakoak urtero eguneratuko dira, KPIren gorakadaren heinean, non ez den xedatzen bestelako aldaketarik.”

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedienteak aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iragan eta ez bada alegaziorik aurkeztu, aldaketa behin betiko onetsita geldituko da.

Zangozan, 2014ko martxoaren 31n.–Mankomunitateko burua, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1405125