77. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA, GOIZUETA, ARESO ETA ARANOKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Lehendakariaren eskuordetza

Mankomunitateko lehendakariak, 2014ko martxoaren 31n, honako ebazpen hau eman zuen:

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23. artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikioari buruzko Erregelamenduaren 47. artikuluari jarraituz,

ERABAKI DUT:

1.–Lehendakari naizen aldetik ditudan eskudantziak Josune marzol Ormazabal lehendakariordeari eskuordetzea, nire ordezkoa izan dadin apirilaren 9tik maiatzaren 5 arte, biak barne, udalerritik kanpo nagoen bitartean.

2.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Leitzan, 2014ko apirilaren 3an. Lehendakaria, Ur Alguero Chivite.

Iragarkiaren kodea: L1405097