77. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIORDIA

Aldaketa xehakatua Udal Planean. Hasierako onespena

Ziordiako Udalak, 2014ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, aldaketa bat hasiera batean onetsi zuen, aho batez, indarra duen Udal Plan Orokorrean, lurzoru urbanizaezineko eraikuntzen gainekoa. 55 eta 102. artikuluak ukitzen ditu eta 103. artikulua berritik eransten.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Ziordian, 2014ko apirilaren 8an.–Alkatea, Jesús M. Arrese Galbete.

Iragarkiaren kodea: L1405365