77. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketa xehakatua Alesbesko Arau Subsidiarioetan, erabilera xehakatu orokor eta toleratuen zerrendari eta esku-hartze onargarri eta debekatuei dagokienez. Behin betiko onespena

Alesbesko Udalak, 2014ko martxoaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa xehakatua behin betiko onestea Alesbesko Arau Subsidiarioetan eta herriko Alde Zaharreko Barne Eraberritzeko Plan Berezian, erabilera xehakatu orokor eta toleratuen zerrendari eta esku-hartze onargarri eta debekatuei dagokienez.

2014ko urtarrilaren 20an egindako osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onestea erabaki zen, eta 2014ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 30ean, argitaratu zen, baita Nafarroan argitaratzen diren bi egunkarietan ere.

Aldaketa xehakatua

Aldatutako araudia

Lehena.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 49.3 artikuluak honako hau xedatzen du:

3. Hirigintza antolamenduko determinazio xehakatutzat hartuko dira honako hauek:

a) Hiri bilbeen definizio zehatza, bereziki eraikinen eta bide elementuen lerrokadura eta sestra lerroen bidez.

b) Lurzatien gaineko egintzak arautzen dituzten baldintzak eta lurzatiek bete behar dituztenak exekuzio materialaren esparrua izateko.

c) Onar daitezkeen obra moten arauketa eta eraikinek bete behar dituzten baldintzak; halaber, haien morfologia eta tipologia.

d) Erabilera xehakatuen eta esku-hartze onargarri eta debekatuen araubidea, bai eta baimenduak izateko bete behar dituzten baldintzak ere.

e) Bide publikoetako, hiri zerbitzuetako, espazio libre publikoetako eta ekipamendu publiko nahiz pribatuetako toki sistemen definizioa, alegia, sistema orokorren artean sartu gabe, sistema orokorretako zerbitzuak osatzeko beharrezkotzat jotzen diren ekipamendu publikoena.

f) Planeamenduaren helburuekin eta irizpideekin bat ez datozela eta, antolamenduz kanpo deklaratzen diren lurzoruaren erabileren zerrenda, eta bereziki eraikin eta instalazioena.

g) Exekuzio unitateak zehaztea eta jarduketa sistemak finkatzea.

h) Hirigintza betebeharrak betetzeko epeak seinalatzea.

i) Haien natur edo kultur balioak direla-eta, edo jabari publikoarekin duten loturagatik, kontserbatu edo berreskuratu behar diren elementuen identifikazioa eta katalogoa, bidezkoak diren babes neurriekin batera.

j) Minusbaliotasun organiko edo zirkunstantzial bat jasaten duten pertsonei oro har erabilera publikorako espazio libreen, kaleen, eraikinen, lokalen eta garraiobideen irisgarritasuna eta erabilera bermatzen dizkieten determinazioak, oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko araudiak ezarritako xedapenei jarraikiz.

Bigarrena.–Jarraitu beharreko prozedurari dagokionez, foru lege beraren 79. artikuluak ezartzen duenaren arabera, 74. artikuluan plan partzialen eta plan berezien tramitaziorako ageri den prozedurari jarraikiz gauzatuko da.

Hona hemen, beraz, jarraitu beharreko prozedura:

Udal Plan Orokorren determinazioak garatzen dituzten plan partzialak eta plan bereziak arau hauen arabera tramitatuko dira:

a) Azaldu duen Udalak berak emanen du hasierako onespena eta, ondoren, jendaurrean jarriko du hilabete batez gutxienez, iragarkia argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan gutxienez.

Hasierako onespena erabakitzeko epea, edo ukatzekoa, ekimen partikularreko planen kasuetan, bi hilabetekoa izanen da, agiri guztiak Udal Erregistroan aurkezten diren egunetik hasita. Epe hori iragan eta bidezkoa den ebazpena eman ez bada, plan partzial edo berezia hasiera batez onetsitzat joko da. Hasierako onespena eman eta hilabeteko epean, Udalak bidali eginen du aurreko lerroaldean aipatu iragarkia; bestela, planeamendu tresnaren sustatzaileak zuzenean egin dezake ekintza hori.

Dena den, antolamendu proposamena aurkeztu bada, 66. artikuluko 3. idatz-zatian xedatutakoari jarraituko zaio.

b) Jendaurreko aldia ikusirik, Udalak behin betiko onetsiko du, bidezko aldaketekin batera. Aldaketa horiek funtsezko aldaketarik ekartzen badiote hasiera batean onetsitako planari, berriz ere jendaurreko aldia irekiko da behin betiko onespena eman aitzin.

c) Plana behin betiko onesteko epea gehienez ere bi hilabetekoa izanen da, jendaurreko aldia bukatzen denetik hasita. Epe hori iragan eta bidezkoa den ebazpena eman ez bada, plan partzial edo berezia onetsitzat joko da. Halakoetan, sustatzaileak zuzenean betetzen ahalko ditu plana ezagutarazi eta jakinarazteko beharkizunak, aipatu foru legearen 81.1 artikuluak ezartzen dituenak.

2. Proposatutako plan partzial edo bereziak txosten bat izan beharko du, Udal Plan Orokorrari eta antolamendu juridikoaren gainerakoari nola egokitzen zaion aditzera ematen duena. Hura ari den toki administrazioko teknikari batek luzatu behar du edo, bestela, foru lege honen 16. eta 18.2 artikuluetan aurreikusten diren organoetako batekoak.

Bestelakoetan, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak eskatzen ahalko du behin betiko onespenaren aurreko txostena.

3. Udalak Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igorri beharko du behin betiko onetsitako plan partziala edo berezia, luzaturiko txostenekin batean, haren kontrolerako, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuarekin bat; horretarako, 10 eguneko epea izanen du gehienez, onespenetik.

Alesbesen, 2014ko apirilaren 10ean.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L1404760