77. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Tuterako Udalaren eta haren meneko entitate eta erakundeen 2014ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2014ko apirilaren 2an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2014ko plantilla organikoa, haren barnean izanik toki entitatearena, Udalaren Ur Batzordea erakunde autonomorena eta Castel-Ruiz enpresa-entitate publikoarena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.

Tuteran, 2014ko apirilaren 10ean.–Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1405507