2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRONKARI
Udalaren jabetza baten desafektazioa. Hasierako onespena
Erronkariko Udalak, 2014ko apirilaren 1ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:
1. Hasiera batean onestea Iriartea auzoan (7. poligonoko 66. lurzatia) Udalak duen lokalaren desafektazioa, haren kalifikazio juridikoa ondareko ondasuna izan dadin.
2. Espedientea hilabetez edukitzea jendaurrean iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1. artikuluan eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 12. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.
Erronkarin, 2014ko apirilaren 9an.–Alkatea, Alfredo Cabodevilla Munárriz.
Iragarkiaren kodea: L1405427