77. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Alkatetza bertze baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatutakoaren arabera.

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Alkatea udalerritik kanpo izanen baita 2014ko apirilaren 17tik 21era bitarte, biak barne, haren ordezkoa behar da eta, horregatik, Tirso Calvo Zardoya lehen alkateordearen esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.

Ribaforadan, 2014ko apirilaren 9an.–Alkate udalburua, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1405462