2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Datuen babesari buruzko araudiaren aplikazioa
Alkatetzaren ebazpena, Ribaforadako Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko.
DBLOaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzen ahalko dira xedapen orokor baten bidez bakarrik, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratu ondoan.
Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:
–Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.
–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.
–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.
–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herriendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.
–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.
–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.
–Eskatzekoak diren segurtasun neurriak, oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak direla.
Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.
Ribaforadako Udalak zerbitzu bat abiaraziko du, Industriako Zinegotzigoaren bidez, enplegu bulegoan izena eman eta udalerrian bizi diren langabeentzat. Zerbitzua bitarteko izanen da lana bilatzen ari diren eta langileak behar dituzten enpresen artean.
Zerbitzuaren kudeatzeko, datu pertsonalak bildu behar dira. Beraz, ebatzi da:
Lehena.–Ondoko fitxategi hau sortzea, ezaugarriak eta egitura honakoak izanda:
Laneratzea
Xede eta erabilera aurreikusiak: orientaziorako eta laneratzeko zerbitzuaren kudeaketa. Estatistikak egitea.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, datu pertsonalak aurkezten baitituzte berariazko inprimakietan eta behar diren dokumentuak ematen baitituzte.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: enplegu eskatzaileak eta lanpostu bat betetzeko interesa dutenak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa, sinadura, telefonoa, irudia.
–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.
–Inguruabar sozialen datuak.
–Osasun datuak (ezintasun gradua).
–Ikasketa eta lanbide datuak.
–Enpleguko xehetasunen gaineko datuak:
Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
Datuen komunikazioak: lana eskaintzen duten enpresak.
Organo arduraduna: Ribaforadako Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ribaforadako Udala.
Segurtasun maila: ertaina.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea aipatu fitxategia sortzea eta inskribatzea Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren dagokion erregistroan.
Ebazpen honen aurka errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hura jakinarazten edo argitaratzen denetik:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bertzenaz.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.
Ribaforadan, 2014ko martxoaren 17an.–Alkatea, Jesús Mª Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1404129