2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Datu pertsonaleko fitxategiak sortzea
Azkoiengo Udalak, 2014ko martxoaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:
Datu pertsonaleko fitxategiak sortzea.
Delako DBLOak xedea du pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak eta bereziki haien ohorea eta intimitate pertsonala eta familiarra bermatu eta babestea, datu pertsonalen tratamenduaren arloan. Euskarri fisikoan erregistraturik egoteagatik tratamendua izan dezaketen datu pertsonalei aplikatzekoa da, baita datu horiekin geroago sektore publiko nahiz pribatuek egiten ahal duten erabilera mota guztiei ere.
DBLOaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzen ahalko dira xedapen orokor baten bidez bakarrik, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratu ondoan.
Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:
–Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.
–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.
–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.
–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herriendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.
–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.
–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.
–Eskatzekoak diren segurtasun neurriak, oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak direla.
Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.
Udalak diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza bat onetsi du. Diru-laguntzak emateko datu pertsonalak bildu behar dira. Beraz, horretarako fitxategi bat sortu behar da.
Bestalde Gazte etxearen eta ludotekaren kudeaketak, erabiltzaileen datu pertsonalak tratatzea dakar. Ondorioz, datu pertsonalen fitxategiak sortu behar dira.
Aurrekoarekin bat, Azkoiengo Udalak, aho batez,
ERABAKI DU:
Lehena.–Ondoko fitxategiak sortzea, honako ezaugarri hauek eta egitura hau dituztela:
Gaztetxe zentroa
Xede eta erabilera aurreikusiak: Gazte etxearen kudeaketa: alta eta bajen kontrola, karnetak egitea.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, datu pertsonalak ematen baitituzte behar den karneta eskatzen dutenean.
Norbanako eta talde ukituak: Gazte Etxeko erabiltzaileak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa, sinadura, telefonoa, irudia.
Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
Organo arduraduna: Azkoiengo Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Azkoiengo Udala.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Ludoteka
Xede eta erabilera aurreikusiak: udal ludotekaren kudeaketa.
Datuen jatorria eta nola biltzen diren: interesdunek emanen dituzte datuak, Udalaren web orrian horretarako prestatzen diren dokumentuetan.
Norbanako edo talde ukituak: ludotekaren erabiltzaileak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa.
Ezaugarri pertsonalen datuak.
Osasunari buruzko datu bereziki babestuak.
Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
Organo arduraduna: Azkoiengo Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Azkoiengo Udala.
Segurtasun maila: altua.
Diru-laguntzak eta bestelako laguntzak
Xede eta erabilera aurreikusiak: diru-laguntzak edo laguntzak ematea ahalbidetzea, ordenantzen arabera.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek ematen dituzte, eskaeraren bidez.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: laguntzen edo diru-laguntzen onuradunak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, NANa, sinadura.
Ezaugarri pertsonalen datuak.
Inguruabar sozialen datuak.
Ikasketa eta lanbide datuak.
Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak.
Merkataritza arloko datuak.
Osasun arloko datuak.
Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
Ondasun eta zerbitzuen eskualdaketen datuak.
Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
Datuen komunikazioa: Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.
Organo arduraduna: Azkoiengo Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Azkoiengo Udala.
Segurtasun maila: altua.
Gazte Etxearen bideozaintza
Xede eta erabilera aurreikusiak: Gazte Etxeko gelen bideozaintza, segurtasun arrazoiengatik.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunen irudiak hartuta.
Norbanako eta talde ukituak: Gazte Etxearen bisitariak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Identifikazio datuak: irudia.
Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
Datuen komunikazioa: segurtasun indar eta kidegoei eta epaile eta epaitegiei.
Organo arduraduna: Azkoiengo Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Azkoiengo Udala.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea aipatutako fitxategiak dagokien erregistroan inskriba daitezela Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistroan.
Azkoienen, 2014ko martxoaren 17an.–Alkatea, María José Vidorreta Alfaro.
Iragarkiaren kodea: L1404113