Iragarkia
77. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 22a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Peñei diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdia, 2014. urteko sanferminetan parte har dezaten
Deialdi honen helburua diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea da, deialdi honen B) atalean zehaztutako jarduerak egite aldera, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoarekin bat, zeina Udalbatzak 2005eko azaroaren 3an egindako Osoko Bilkuran hasiera batez onetsi baitzuen. Hartutako erabakia behin betiko bihurtu da, ez baita erreklamaziorik aurkeztu jendaurreko epean. Deialdi honetan aurreikusi ez den orotan Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrean (21. NAOn argitaratua 2006ko otsailaren 17an) jasotako aginduak izango dira aplikagarri.
A.–Entitate deiegilea:
1.–Administrazio deiegilea: Iruñeko Udala
2.–Organo emailea: Hezkuntza eta Kulturako Zinegotzigo Delegatua
3.–Alor kudeatzailea: Hezkuntza eta Kultura Alorra
4.–Instrukzio-organoa: Deialdia kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa.
B.–Deialdiaren xedea, baldintzak, betebeharrak eta helburua:
1.–Deialdiaren xedea:
Deialdi honen xedea da Iruñeko peñei (irabazi-asmorik gabeko entitateak) diru-laguntzak emateko prozedura garatzea, 2014ko sanferminetan parte har dezaten.
2.–Deialdiaren helburua:
Iruñeko peñek jai-giroa handitzeko antolatzen dituzten jarduerak sustatzea.
3.–Baldintzak, betebeharrak eta epea, diruz lagundu daitezkeen ekintzak, proiektuak, jarrerak eta jarduerak egiteko:
Ezin izanen dute diru-laguntzarik jaso izaera politikoa edo erreibindikatiboa duten jarduerek, izaera hori jarduera gauzatu baino lehen edo behin gauzatzen hasita hartuta ere. Halaber, ez dute diru-laguntzarik jasoko halako erreibindikazioak egiteko erabili diren jarduerek, haiek gauzatzea toleratu besterik egin ez badute ere, ezta herritarren askatasunaren kontrakoek edo Konstituzioa urratu edo legeak betetzen ez dituztenek ere. Halako jarduerak behin diru-laguntza ematearen aldeko ebazpena eman eta gero gertatzen badira, itzulketa- eta zehapen-espedienteak irekiko dira, diru-laguntzei buruzko Iruñeko Udalaren ordenantza orokorrean ezarritakoarekin bat.
C.–Aurrekontuetako kredituak, diru-laguntzen gehienezko zenbateko osoa eta banakako zenbatekoa:
1.–Eskura dauden kredituen barruan deitutako gehienezko zenbateko osoa: 81.750 euro.
Emango diren diru-laguntza guztiak batuta, ezin izango da gainditu deialdi honetan ezarritako zenbatekoa.
2.–Aurrekontuko kontusaila: 50/45310/482090
3.–Banakako gehienezko zenbatekoa eta hori zehazteko irizpideak: Deialdi honi gehienez ere 81.750 euro esleituko zaizkio. Diru-laguntzaren zenbatekoa, kasuan-kasuan, deialdi honetan ezarritako balorazio-irizpideak aplikatuta zenbat puntu lortu eta aurrekontuan zenbat diru erabilgarri izan eta horren arabera xedatuko da.
Peña onuradun bakoitzak puntuazio bat jasoko du, I) atalean zehaztutako balorazio-irizpideen arabera. Deialdi honi esleitutako gehienezko zenbatekoa peña onuradun bakoitzak lortutako puntu guztien baturarekin zatituko da, eta horrela lortuko da puntu bakoitzaren balioa.
4.–Hainbanatzeko aukera: BAI EZ
Baiezkoa bada, nola hainbanatu: Eman beharreko diru-laguntzen baturaren emaitza handiagoa bada deialdi honetan eskura dagoen gehienezko zenbatekoa baino, zenbateko osoa hainbanatuko da proportzionalki, I) atalean zehaztutako irizpideen arabera lortutako puntuazioa kontuan harturik.
5.–Hainbat urtetarako deialdia: BAI EZ
Hainbat urtetarako deialdirik izanez gero, hainbat urtetarako gastuak baimentzea eta horiek egiteko konpromisoa dagozkien aurrekontuetan ekitaldi bakoitzerako ezartzen den kredituaren menpe egongo dira.
6.–Urtekoak:
Urte honetako zenbatekoa: 81.750 | 2. urtekoa: | 4. urtekoa: |
1. urtekoa: | 3. urtekoa: |
D.–Onuradun izateko baldintzak:
1.–Onuradun izateko baldintzak:
Onuradun izan ahalko dira deialdiari funtsa ematen dion egoeran egon eta jarraian aurreikusten diren inguruabarrak betetzen dituzten pertsona zein entitateak, betiere Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu eta deialdiaren izaeragatik azken baldintza hori salbuesten bada eta hala adierazten bada atal honetan.
–Berariazko baldintzak: BAI EZ
Diru-laguntza eskatu ahal izango dute honako baldintza zehatz hauek betetzen dituzten peñek:
–Peña gisara eraturik dauden elkarteetan antolatuak izatea.
–Eskabidea aurkezteko mugaegunean legearekin bat eraturik egotea, eta dagokien Erregistroan izena emana edukitzea, betiere indarra duten legeekin bat baldintza hori eskatzen ahal bada.
–Egoitza nahiz zergetarako helbidea Iruñean edukitzea.
–Irabazi-asmorik gabekoa izatea.
–Estatutuetan deialdiaren xedeari loturiko jarduerak egiteko helburuak jasoak izatea.
–Elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoari egokiturik egotea.
–Elkarteen Udal Erregistroan izena emanda edukitzea.
–Iruñeko Udalak kontzeptu beragatik ematen dituen bestelako diru-laguntzen ildoei heldu ez izana.
Deialdia berezia denez, onuradunak salbuetsita daude Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 10.2 artikuluan araututako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeaz:
BAI EZ
2.–Nola ziurtatu onuradun izateko baldintzak betetzen direla: Deialdi honen H.4) atalean exijitzen diren agiri eta informazioak aurkeztuta diru-laguntza eskabidearekin batera.
E.–Onuradunaren betebeharrak:
Deialdi honetarako, onuradunaren betebeharrak dira Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan eta atal honetan ezartzen direnak.
Berariazko betebeharrak: BAI EZ
–Behar bezalako publizitatea egitea, diru-laguntza jaso duten programak, jarduerak, inbertsioak eta saioak Iruñeko Udalak finantzatu dituela jakinarazte aldera. BAI EZ
Onuradunak horren berri emateko hartu behar dituen neurriak:
Iruñeko Udalaren irudi instituzionala jartzea.
Legendak kartel, inprimatutako material, bide elektroniko, ikus-entzunezko eta abarretan.
Oroitzapen-plakak.
Hedabideetan aipatzea.
Beste batzuk:
–Diru-laguntza zehazki zer xedetarako eman eta horretan erabiltzeko betebeharra, Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 29.4 artikuluarekin bat: BAI EZ
Zehaztu xede-epea:
F.–Entitate laguntzaileak:
Organo emailearen izenean eta haren kontura jarduten diren entitate laguntzaileen esku-hartzea:
BAI EZ
Entitate laguntzaile izan ahalko dira Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten pertsona zein entitateak. Lankidetza-hitzarmen bat egin beharko da organo emailearen eta entitate laguntzailearen artean, eta, bertan, entitate horrek onartutako baldintzak eta betebeharrak arautuko dira, Iruñeko Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 13. artikuluak xedatzen duenarekin bat.
G.–Proiektuaren moldaketak:
Proiektuan moldaketak egiteko aukera: BAI EZ
Eskaerak non, nola eta noiz arte aurkeztu:
1.–Eskaerak aurkezteko tokia: Diru-laguntzetarako eskaerak ondoko tokietan aurkeztu beharko dira: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen jauregia-Kale Nagusia 2, beheko solairua), erregistro osagarrietan (Descalzos k. 72, 2. solairua; San Saturnino k. 2, beheko solairua; Iratxeko monasterioaren k. 2, beheko solairua; Armada etorbidea 2, 5. solairua; Zapatería k. 40, beheko solairua; Eslava k. 1, beheko solairua) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4. artikuluak aurreikusten dituen beste edozeinetan.
2.–Eskaerak aurkezteko epea: Eskaerak eta beharrezko agiriak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Eskabideak aipatu epetik at aurkeztuz gero, ez dira onartuko.
3.–Eskabidea eta agiriak nola aurkeztu:
Eskabideak interesdunek sinaturik aurkeztu behar dira, edo zuzenbidez baliozko den edozein bideren bidez ordezkari dela egiaztatu duen pertsona batek sinaturik, deialdi honen I. Eranskinean azaltzen den ereduarekin bat. Eskabidearekin batera, deialdi honen H.4) oinarriak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.
Eskaerak ez baditu betetzen deialdian ezarritako betekizunak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean akatsa zuzen dezala edo behar diren agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.
Galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo haren mendeko erakunde autonomoen eskuetan badaude, haien ordez erantzukizuneko aitorpena aurkezten ahalko da agiri horien indarraldiari buruz, eta bertan adierazi, noiz eta zein organotan edo bulegotan aurkeztu ziren edo, halakorik balitz, zeinek eman zituen edo zeinetan dauden jasota, betiere bost urte baino gehiago igaro ez badira, kasuan-kasuko prozedura bukatu zenetik.
Diru-laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak oso-osorik onartzea.
4.–Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:
Interesdunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.
Peña eskatzailearen nortasun juridikoaren egiaztagiria eta, behar izatera, peñako zuzendaritza-batzordeak diru-laguntza eskatzeko zein ordezkari ahaldundu eta haren NANa.
Estatutuen kopia bat erantsiko da (hala behar denean).
b) Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu gisa hartuta, honako hauek ziurtatzeko: eskatzaileak bete egiten dituela Diru-laguntzen Ordenantza Orokorrak eta deialdi honek onuradun izateko exijitzen dituzten baldintza orokorrak, eta Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen diren onuradun izateko ezein debeku-ziok ez duela ukitzen.
c) Eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela ziurtatzeko, agiri hauek:
Administrazio eskudunek emandako ziurtagiriak.
Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, ziurtatzeko aipatu betebeharrak eguneratuak dituela. Kasu honetan, diru-laguntza emateko ebazpen-proposamena egin aurretik, interesdunari eskatu beharko zaio aurkez ditzala aitorpenean jasotako datuak egiazkoak direla ziurtatzen duten agiriak (administrazio eskudunek emanak), 15 eguneko gehienezko epean. Udalak bere kabuz egiaztatuko du kasuan-kasuko interesdunak egunean dituela Udalarekiko tributu-betebeharrak, eta egoeraren berri adieraziko du egoki den eginbidearen bitartez.
d) Eskatzailea nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen elkarteren bat bada –horiek publikoak zein pribatuak izaki–, eskaeran berariaz adierazi beharko da elkarteko kide bakoitzak zer egiteko konpromisoa hartu duen eta zenbateko diru-laguntza aplikatuko den kide bakoitzeko. Kideok ere onuraduntzat joko dira. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar da, eta aski ahalmen eman behar zaio elkarteak onuradun gisa dituen betebeharrak bete ditzan.
e) Aitorpen bat, beste hainbat administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda adierazita, eta honako hauek zehaztuta: eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa. (Ikus deialdi honen III. Eranskina).
f) Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarduera edo programa hori deskribatzen duena.
Eskaeraren xede diren jardueren honako datu hauek zehaztuko dira, IV. Eranskinaren ereduaren arabera: datak, ordutegiak, ibilbideak eta bisitatzeko tokiak.
g) Eskaeraren xede diren jardueretarako aurreikusten diren gastu eta diru-sarreren aurrekontu banakatua, V. Eranskinaren ereduarekin bat.
h) Erantzukizuneko aitorpen bat, non zehaztuko baita zenbat kide (helduak zein haurrak) dituen peña eskatzaileak (ikus deialdi honen IV. deialdia).
i) Erantzukizuneko aitorpen bat, peña eskatzaileak zenbat urte dituen zehazten duena (ikus deialdi honen IV. deialdia).
j) Erantzukizuneko aitorpen bat, non zehaztuko baita peñak ez duela maldaketarik egin ez estatutuetan eta ez entitatearen ordezkarietan.
k) Erantzukizuneko adierazpen bat, non jasoko baita peña Elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoari egokiturik dagoela.
Agiriek jatorrizkoak izan beharko dute, edo horien kopia konpultsatuak, edo, bestela, indarrean dagoen legearekin bat kautoak diren kopiak.
I.–Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak:
Eskaerak baloratzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:
1) Musika-irteerak (ibilbideak kaleetan barna, musikaz lagundurik): 2,5 puntu jarduera bakoitzeko (eta 65 puntu gehienez).
2) Bisitak ongintzazko entitateetara: 16 puntu, gehienez ere, honako hauen arabera:
Bisita 1: 4 puntu.
2 bisita: 8 puntu.
3 bisita: 12 puntu.
4 bisita edo gehiago: 16 puntu.
3) Proposatutako jardueren izaera berritzailea edo orijinala: 5 puntu gehienez ere.
Puntu bat emango da egindako jarduera bakoitzeko. Jarduera berritzailetzat joko dira hiru premisa hauetako bat betetzen dutenak:
a) Festa-giroko jarduerak (irteerak ez direnak), kalean egiten direnak eta jende ororentzat irekiak daudenak.
b) Elementu bereziak sartzea irteeretan (dantzaldiak gaitariekin, instrumentu-sorta berritzailea edo partizipatiboa...).
c) Teknologia berriak erabiltzea festaren berri oro har zabaltzeko (ez soilik peñaren jarduerak).
4) Peñak jardunean daraman denbora. 5 puntu gehienez ere, hauen arabera:
Bost urte baino gutxiago: puntu 1.
5 eta 10 urte bitarte: 2 puntu.
11 eta 25 urte bitarte: 3 puntu.
26 eta 50 urte bitarte: 4 puntu.
50 urte baino gehiago: 5 puntu.
5) Bazkide helduen kopurua: 5 puntu gehienez ere, hauen arabera:
100 kide baino gutxiago: puntu 1.
101 eta 200 kide bitarte: 2 puntu.
201 eta 300 kide bitarte: 3 puntu.
301 eta 400 kide bitarte: 4 puntu.
400 kide baino gehiago: 5 puntu.
6) Iruñeko Udalaren festa-programan lankidetzan aritzea: 4 puntu gehienez ere.
San Ferminen prozesioan parte hartzea: 1,5 puntu.
Pobre de Mí ospakizunean parte hartzea: 1,5 puntu.
Beste jarduera batzuk: puntu 1.
J.–Eskaerak ebaluatzeko balorazio batzordea:
Eskaerak ebaluatzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da, honako pertsona hauez osatua:
Batzordeburua: Fermín Alonso Ibarra, Hezkuntza eta Kultura Alorreko Zinegotzi Delegatua.
Batzordekideak:
1. Teresa Lasheras Balduz, Hezkuntza eta Kultura Alorreko Zuzendaria.
2. José Luis Mosquera Sande, Hezkuntza eta Kultura Alorreko Teknikaria.
3. Iñaki Azkona Huercanos, Hezkuntza eta Kultura Alorreko teknikaria.
Idazkaria: Carmen Ruiz Alonso, Hezkuntza eta Kultura Alorreko administraria.
K.–Prozedura izapidetu eta ebaztea. Ebazpenaren jakinarazpena:
1.–Prozedura izapidetzea:
Instrukzio organoak aurre-ebaluazio bat eginen du, eta hori abiapuntu hartuta, txosten bat, non eskura daukan informazioaren arabera onuradunek halakoak izateko bete behar dituzten baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatuko baita. Espedientea ebaluazio-batzordeari helaraziko dio, eskaerak ebalua ditzan, deialdi honen I) atalean aurreikusten diren balorazio-irizpide objektiboen arabera.
Balorazio-batzordeak proposamen-txosten arrazoitu bat egingo du, ebaluazioaren emaitza zehazteko. Ebazpen-proposamena, behar bezala arrazoiturik, instrukzio-organoak emanen du, espedientea eta balorazio-batzordearen txostena kontuan harturik, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.
2.–Ebazteko eta jakinarazteko epea: Ebazteko eta diru-laguntza eman dela jakinarazteko epea bi hilabetekoa izanen da, gehienez ere.
Diru-laguntzak emateko ebazpenak arrazoitua izan beharko du, eta, bertan, berariaz zehaztuko dira: diru-laguntza jaso duten eskatzaileen zerrenda, laguntzaren zenbatekoa eta, eskaera ezetsirik izanez gero, horien eskatzaileak.
Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 58. artikuluan agindutakoarekin bat.
3.–Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea data honetatik aurrera hasiko da kontatzen:
–Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hortik aurrera: BAI EZ
–Eskaera organo eskudunaren erregistroan izapidetzeko sartu eta hortik aurrera: BAI EZ
epea kontatzeko beste sistema bat:
Behin prozedura ebazteko gehieneko epea berariazko ebazpenik eman gabe igaro eta gero, eskaera ezetsitzat joko da.
L.–Emandako diru laguntzen publizitatea:
Diru-laguntzak emateko ebazpena argitaratzea: BAI EZ
Adierazi non argitaratu behar den:
Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Iruñeko Udaleko iragarki-taula.
M.–Diru laguntzen xede izan daitezkeen gastuak:
1.–Diruz lagundu daitezkeen gastuen zehaztapenak:
Diru-laguntza jaso dezaketen gastutzat joko dira diru-laguntzaren xede den jarduerarekin ezbairik gabe bat datozenak, baldin eta behar-beharrezkoak izaki deialdi honen M.2) atalean ezarritako epean egiten badira. Zehatz-mehatz, deialdi honetarako, diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastutzat hartuko dira honako hauek:
–Sanferminetan jarduera ezberdinetan parte hartzeko kontratatzen den txarangak eragindako gastuak (ordainsariak, joan-etorrietarako gastuak, ostatu eta mantenukoak).
–Egile-eskubideak ordaintzeko gastuak, peña bakoitzak programatu dituen jardueretan jotzen duen musika dela-bide.
–Diruz lagundutako jarduerak egiteko peñaren joan-etorrietan autobusak edo beste garraiobide kolektiboren bat erabiltzeak eragindako gastuak.
–Peñaren pankarta egiteko gastuak.
–Kalean jende ororentzat eta doan egiten diren haur-jarduerak edo bestelako emanaldiak kontratatzeko gastuak.
Diru-laguntzaren xede diren gastuetan, eskuratze-kostua ezin izanen da inoiz izan merkatuko balioa baino handiagoa.
Deialdi honen Q.2) atalean ezarritako justifikazio-aldia amaitu baino lehen ordaindutako gastua hartuko da egindako gastutzat: BAI EZ
Honako gastu hauek ez dira inoiz ere diru-laguntzen xedea izanen:
–Zezenketarako abonamenduen kostuak.
–Jan-edanen gastuak, salbu eta txarangaren mantenukoak.
–Diruz lagundutako jarduerekin zuzenean zerikusirik ez duen beste edozein gastu.
2.–Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuak egiteko epea: Justifikazio-epea amaitu baino lehen, betiere gastuek diru-laguntzen xede diren jarduerekin harreman zuzena badute.
N.–Azpikontratazioa:
Jarduera osorik edo zati batean hirugarrenek egitea hitzartzeko aukera, Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat: BAI EZ
Portzentajea: %100. Onuradunak inola ere ezin izanen du itunik egin Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 30.7 artikuluan zehazten diren pertsona eta entitateekin, diru-laguntzaren xede diren jarduerak osorik edo zati batean egiteko.
Ñ.–Diruz lagundutako jardueren finantzaketa:
Onuradunek diruz lagundutako jarduera finantzatu beharko dute beren ekarpenen edo beste bide batzuen bitartez, atal honetan zehaztutako zenbateko edo portzentajean. Justifikatu beharra dago finantzazio horren zenbatekoa, jatorria eta kasuan kasuko jardueran egindako aplikazioa? BAI EZ
Zenbatekoa edo portzentajea: Diruz lagundu ez den gainerako zenbatekoa.
O.–Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna edo bateraezintasuna.
Udalaren diru-laguntza jasotzea Bateragarria Bateraezina da helburu bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk jasotzearekin, kontuan hartu gabe laguntza hori eman duen administrazioa, entitatea edo pertsona.
Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen, berez edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propioak gehituta, diru-laguntzaren xedea den jardueraren kostua baino handiagoa. Halakorik gertatuko balitz, bidezkoa izango da kostuaren gainetik lortutako soberakina itzularaztea, bai eta dagozkion berandutze-interesak eskatzea ere.
Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, onuradunak organo emaileari horren berri eman beharko dio. Bestelako laguntza horiek lortu direla jakin bezain laster egin behar da jakinarazpen hori, eta, betiere, hartutako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen.
P.–Ordainketa:
1.–Nola ordaindu: Diru-laguntza modalitate honen arabera ordainduko da:
Diruz lagundutako ekintzak, proiektuak, jarrerak edo ekintzak justifikatu baino lehenagoko ordainketa.
Ordainketa kontuan:
Ordainketa zatikatua:
Aldez aurreko ordainketa:
Ordainketa mistoa, ordainketa zatikatuaren eta aldez aurrekoaren artekoa: diru-laguntzaren zenbatekoaren %50 emateko ebazpena onestean, eta beste %50a diruz lagundutako jarduerak justifikatu baino lehen.
Diru-laguntzak ezin izanen zaizkie onuradunei ordaindu ez badituzte tributu-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen baditu.
2.–Bermeak eratzea:
BAI EZ
Eratzeko modua eta zenbatekoa:
Q.–Justifikazioa:
1.–Justifikatzeko modalitatea: Ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, modalitate hau erabiliko da:
Justifikazio-kontua:
Justifikazio-kontua, gastuen ziurtagiria aurkeztuta (Ordenantzaren 35. artikuluan ezarritako aginduekin bat). Justifikazio-kontua agiri hauek osatuko dute:
a) Jarduketa-memoria bat, diru-laguntzaren xede diren jarduerak egin izana egiaztatzeko, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazita (Eredua, VI. Eranskinean).
b) Jarduerak eragindako gastuen eta inbertsioen zerrenda sailkatua, non honako hauek identifikatuko baitira: hartzekoduna, agiria, zenbatekoa, jaulkitze-data eta, jada ordaindua izanez gero, ordainketa-data (Eredua, VI. Eranskinean).
c) Jarduera finantzatu duten beste diru-sarrerak edo diru-laguntzak xehe-mehe adierazita, horien zenbatekoa eta jatorria barne (Eredua, VI. Eranskinean).
d) Halakorik balitz, aplikatu gabeko geldikinak eta horiei dagozkien berandutze-interesak itzuli izanaren ordainketa-agiria.
Justifikazio-kontuarekin batera honako hauek aurkeztu behar dira: merkataritzako trafiko juridikoan baliokidetasun frogagarria edo indar administratiboa duten fakturak edo agiriak eta ordaindu izana egiaztatzen duen dokumentazioa. Halaber, txaranga bakoitzarekin egindako kontratuaren kopia aurkeztu beharko da.
Justifikazio-agiriak jatorrizkoak izanen dira. Fotokopiak aurkeztekotan, zerbitzu kudeatzaileak behar bezala konpultsaturik aurkeztu beharko dira.
Egindako gastuak osagai guztiak jasotzen dituzten fakturen bitartez egiaztatuko dira, eta ez dira inongo kasutan ordainagiri hutsak edota kutxako tiketak onartuko.
Fakturak indarra duten legeen arabera jaulkiko dira, haietan zehazturik faktura egin duen enpresaren edo sozietatearen izena eta IFZ, fakturaren jaulkitze data, kontzeptua, zenbatekoa eta fakturatu diren objektuen edo kontzeptuen xehekapena, zigilua, aplikatutako Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) eta jaulkitzailearen sinadura. PFEZren atxikipena ere adieraziko da, autonomo diren pertsonen kasuan.
Hartzekodunei ordaindu izana egiaztatzen duten agiriak banku-zordunketa bidez egin behar dira, behar bezala sinatutako hartu-agiri baten bidez edo, bestela, aurkeztutako fakturak ordaindu egin direla ziurtatzen duen beste agiri bat aurkeztuz.
Justifikazio-kontua, ikuskapen-txosten batekin.
Bestelako edukirik: BAI EZ
Justifikazio-kontu sinplifikatua:
Gastuaren egiaztapena, moduluka (Ordenantzaren 37. artikuluan ezarritako aginduekin bat).
Zehaztu honako hauek:
Modulua osatuko duten unitateak:
Moduluaren unitate bakoitzaren kostua:
Gainerako inguruabarrak:
Kontabilitate-orriak aurkeztea (Ordenantzaren 38. artikuluan ezarritako aginduekin bat).
Beste sistemaren bat:
2.–Justifikatzeko epea: Diru-laguntza justifikatu eta, horrenbestez, agiri frogagarriak aurkezteko epea 2014ko irailaren 30ean amaituko da (azken egun hori barne). Agiriak Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kale Nagusia, 2) aurkeztu behar dira, edo, bestela, Iruñeko Udaleko erregistro osagarrietako batean.
Justifikazio-betebeharra ezarritako epean ez betetzeak, justifikaziorik ez aurkezteak edo diruz-lagundutako jarduera egin dela egiaztatzeko adinako justifikaziorik ez egiteak berekin ekarriko du aurrez emandako diru-laguntzaren zatia osorik edo parte batean itzuli beharra eta diru-laguntza osorik edo parte batean jasotzeko eskubidea galtzea, betiere jarduera noraino ez den bete eta gainerako inguruabarrak kontuan harturik.
Behin gauzatutako jarduerei dagokien justifikazioa aztertu eta gero, Udaleko teknikari eskudun batek balorazio-txosten bat egin eta sinatuko du. Bertan espresuki jasoko da guztiz bete izan dela diru-laguntzaren xedea, edo, bestela, justifikazioaren onespena eragozten duten akatsak edo inguruabarrak zein diren.
R.–Dirua itzularazteko arrazoiak:
Zilegi izanen da hala jasotako diru-laguntzak itzularaztea, osorik edo hein batean, nola berandutze-interesak galdatzea diru-laguntzak kobratu eta hortik aitzina, dirua itzultzea bidezkoa dela erabakitako egunera arte, Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 45. artikuluan ageri diren itzularazteko arrazoiren batek ukitzen badu onuraduna, eta atal honetan aurreikusitako gainerako kasuetan:
Dirua itzularazteko arrazoi zehatzak: BAI EZ
S.–Errekurtsoak:
Deialdi honen, oinarri hauen eta haiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.
T.–Kontuan hartu beharreko beste batzuk:
U.–Eranskinen aurkibidea:
I. Eranskina. Eskabide eredua deialdi honetako Eranskinaren arabera: BAI EZ, erantsitako eredu zehatza.
II. Eranskina. Erantzukizuneko aitorpena, onuradunak baldintzak betetzen dituela eta onuradun izateko ezein debeku ziok ukitzen ez duela ziurtatzeko.
Deialdi honetako Eranskinaren arabera: BAI EZ, erantsitako eredu zehatza.
III. Eranskina. Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako diru laguntzak eskatu izanaren gainean.
Deialdi honetako Eranskinaren arabera: BAI EZ, erantsitako eredu zehatza.
Eranskin osagarriak.
IV. Eranskina: Jardueren deskribapena eta entitatearen datuak.
V. Eranskina Jardueren gastu eta sarreren aurrekontua.
VI. Eranskina: Gastuak eta sarrerak justifikatzeko agiria.
Iruñean, 2014ko apirilaren 8ean.–Zinegotzi delegatua hezkuntza eta kultura Fermín Javier Alonso Ibarra.
I. ERANSKINA
Diru-laguntza eskabidea
ESKATZAILEAREN DATUAK | |||
IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA | |||
NAN, IFZ, AIZ edo IFK | HELBIDEA | TELEFONOA | |
ZK. ESKAILERA SOLAIRUA | PK | ||
[EZABATU EZ DAGOKIZUNA] BEREZ edo HONAKO HONEN IZENEAN*: | |||
IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA | NAN, IFZ, AIZ edo IFK | ||
JAKINARAZPENETARAKO DATUAK | |||
JAKINARAZPENETARAKO DATUAK | |||
NAN, IFZ, AIZ edo IFK | HELBIDEA | ||
ZK. ESKAILERA SOLAIRUA | PK | HERRIA | |
TELEFONOA | FAXA | HELBIDE ELEKTRONIKOA | |
Jakinaren gainean egonik ........ datan ...... NAO zenbakian argitaratutako deialdia egin dela, diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko, ............................................................................................. xedeetarako,
ESKATZEN DU: Kontuan har dadila eskabidea, eta horretarako honako agiri hauek aurkeztu dituela:
Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen dituzten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.
Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu gisa hartuta, honako hauek ziurtatzeko: eskatzaileak bete egiten dituela Diru-laguntzen Ordenantza Orokorrak eta deialdi honek exijitzen dituzten baldintzak, eta Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen diren onuradun izateko ezein debeku-ziok ez duela ukitzen.
Eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela frogatzeko ziurtagiria, deialdiaren H.4) atalean zehaztutako moduarekin bat.
Aitorpen bat, beste hainbat administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda adierazita, eta honako hauek zehaztuta: eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa. (III. Eranskina).
Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarrera edo jarduera hori deskribatzen duena.
Deialdi honetan H.4) atalean zehaztutako agiriak.
Iruñean, ...(e)ko ................aren .........(e)an
(Sinadura)
Iruñeko Udaleko Jaun Alkate Udalburua.
Datuen babesa: Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko. Datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan bilduko dira. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera joaz (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña).
II. ERANSKINA
Erantzukizuneko aitorpena
Izena-abizenak: ............................................................. Helbidea (jakinarazpenetarako): ....................................................... NANa: ...........Telefonoa: ................ Faxa: .................... Helbide elektronikoa: .................. Bere kabuz edo honako hau ordezkatuz (hala badagokio) .............................................. Helbidea: .......................................... IFZ: ..........................
Telefonoa: .................. Faxa: ......................... Jakinaren gainean egonik diru-laguntzetarako deialdi hau egin dela, norgehiagokako araubidean, honako xede hauek hartuta: ................................................................................................................................................,
HONAKO HAU ADIERAZTEN DU:
–Bete egiten dituela onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak aipatzen dituen betekizun orokorrak eta Deialdi honetan ezarritako berariazko betekizunak oro.
–Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak onuradun izateko aipatzen dituen debeku-zioetako bakar batek ere ez duela ukitzen.
–Egunean dituela zergei nahiz Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak.
–Konpromisoa hartzen duela diru-laguntza emateko oinarritzat hartu diren helburuak eta jarduerak betetzeko erabiliko duela eskatutako laguntzaren zenbatekoa.
–Konpromisoa hartzen duela egiten zaion eskaeratik hasi eta hamabost eguneko epean aitorpen honek zehazten dituen inguruabarrak ziurtatzeko, Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 15.7 artikukluan ezarritakoarekin bat.
Eta hala jasota gera dadin eta behar diren ondorioetarako, agiri hau egin eta sinatzen dut,
Iruñean, ...(e)ko ................aren .........(e)an
(Sinadura)
Datuen babesa: Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko. Datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan bilduko dira. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera joaz (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña).
III. ERANSKINA
Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako diru laguntzak eskatu izanaren gainean
Izen-abizenak: ............................................................. Helbidea (jakinarazpenetarako): ....................................................... NANa: ...........Telefonoa: ................ Faxa: .................... Helbide elektronikoa: .................. Bere kabuz edo honako hau ordezkatuz (hala badagokio): .............................................. Helbidea: .......................................... IFZ: ..........................
Telefonoa: .................. Faxa: ......................... Jakinaren gainean egonik diru-laguntzetarako deialdi hau egin dela, norgehiagokako araubidean, honako xede hauek hartuta: .................................................................................................................................................,
Eskatutako diru-laguntzaz bezainbatean, adierazten du:
Ezein diru-laguntza eskatu ez izana -ezta haiengandik jaso ere- deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo edozein partikularri.
Diru-laguntza hauek eskatu izana, deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo edozein partikularri:
Diru-laguntza hauek jaso izana, deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo edozein partikularren eskutik:
Eskatutako diru-laguntzak: (Zehaztu data, entitatea eta zenbatekoa)
Jasotako diru-laguntzak: (Zehaztu data, entitatea eta zenbatekoa)
Iruñean, -ko -ren (e)an
(Sinadura)
IV. ERANSKINA
Jardueren deskribapena eta entitatearen datuak
Kalean egindako ibilbideen xehetasunak.
ZK. | EGUNA | HASTEKO ORDUA | AMAITZEKO ORDUA | IRAUPENA | IBILBIDEA |
1 | |||||
2 | |||||
3 | |||||
4 | |||||
5 | |||||
6 | |||||
7 | |||||
8 | |||||
9 | |||||
10 | |||||
11 | |||||
12 |
Laburpena:
Emanaldi-kopurua, goizez:
Emanaldi-kopurua, arratsaldez:
Emanaldi-kopurua, gauez:
Ongintzazko entitateetara egindako bisitak:
ZK | EGUNA | HASTEKO ORDUA | AMAITZEKO ORDUA | IRAUPENA | ONGINTZAZKO ENTITATEA |
1 | |||||
2 | |||||
3 | |||||
4 | |||||
5 |
Peñak jardunean daraman denbora (sorrera-urtea zehaztu): .........
Bazkide helduen kopurua: ...........
Bazkide haurren kopurua: ...........
Proposatutako jardueren izaera berritzailea edo originala deskribatu:
Iruñeko Udalaren festa-programarekiko lankidetzaren berri eman:
Iruñean, 2014ko ................aren .........(e)an
Sin.: .................................
V. ERANSKINA
Aurreikusitako gastuen eta diru-sarreren aurrekontua
GASTUAK:
KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
GASTUAK, GUZTIRA |
DIRU-SARRERAK:
KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
DIRU-SARRERAK, GUZTIRA |
Aurreikusitako defizita (Diru-sarrerak (1) - Gastuak): .................. euro.
(1) Deialdi honetan eskaturiko diru-laguntza kontuan hartu gabe.
Iruñean, 2014ko ................aren .........(e)an
Sin.: .................................
VI. ERANSKINA
Balantze ekonomikoa
Jardueraren gastuen eta inbertsioen zerrenda, sailka.
HORNITZAILEA | KONTZEPTUA | FAKTURA ZK. | JAULKITZE DATA | ZENBATEKOA | ORDAINTZE DATA | |
GUZTIRA | ||||||
Jardueraren diru-sarreren zerrenda, sailka.
JARDUERA FINANTZATU DUTEN DIRU-SARREREN JATORRIA | ZENBATEKOA |
GUZTIRA |
Aurreikusitako defizita (Diru-sarrerak (1) - Gastuak): .................. euro.
(1) Deialdi honetan eskaturiko diru-laguntza kontuan hartu gabe.
Adierazten dut diruz lagundutako jarduerak egiteko jaso ditugun diru-sarrera bakarrak lehenago adierazitakoak direla.
Adierazten dut ez dugula batere diru-sarrerarik jaso diruz lagundutako jardueretan.
Iruñean, 2014 ...............ren ..... (e)an
Sin. eta zigilatua: .............................
Presidentea edo legezko ordezkaria
Iragarkiaren kodea: L1405599
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
