2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
Aldaketa Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena
Oteitzako Udalak, 2014ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantzan, haren bigarren, hirugarren eta laugarren atalei dagokienez. Gainera, bi atal gehiago gehitu zituen, borzgarrena eta seigarrena.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Oteitzan, 2014ko apirilaren 9an.–Alkatea, José Ángel Bermejo Berdonces.
Iragarkiaren kodea: L1405393