77. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Enplegua sustatzeko kontrataziorako diru-laguntzak, 2014. urterako. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen onespena

Udalak, 2014ko martxoaren 26an egindako bilkuran, erabaki zuen enplegua sustatzeko kontrataziorako diru-laguntzen deialdia onestea 2014. urterako, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Orkoienen, 2014ko martxoaren 31n.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Orkoiengo Udalak enplegua sustatzeko kontrataziorako 2014an emanen dituen diru-laguntzak. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen onespena

Oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

1. Oinarri arautzaile hauen xedea da enpleguaren egonkortasuna eta kontratazioa sustatzeko pizgarriak ezartzea, lanik gabe dauden langileen lan kontrataziorako diru-laguntzen bidez, Orkoienen erroldaturik badaude gutxienez ere urtebete lehenagotik, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik badaude.

2. Laguntza hauek aplikatuko zaizkie diru-laguntza jaso dezaketen ekintzei, 2014ko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra bitarte egiten badira.

2. oinarria.–Finantzaketa.

1. 2014rako finantzaketa, oinarri hauetan arautzen diren diru-laguntzak emateko, 3220 4700000 kontu-sailaren kargura eginen da (“Enplegua sustatzeko kontrataziorako diru-laguntza” ) eta 10.000,00 euro erabiliko dira 2014ko gastuen aurrekontutik.

2. Ematen diren diru-laguntzen zenbatekoa aipaturiko aurrekontu-aplikazioan erabilgarri dagoen kredituaren mugara bitartekoa izanen da.

3. oinarria.–Laguntzen onuradunak.

Enpresak izan daitezke oinarri hauetan ezarritako laguntzen onuradun, forma juridikoa edozein dela ere, betiere kontratatzen dituzten langabeak Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik badaude, Orkoienen erroldaturik badaude gutxienez ere urtebete lehenagotik eta oinarri hauetan ezarritako beharkizun eta baldintzak betetzen badituzte.

4. oinarria.–Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izateko, enpresek baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Tributu arloko betekizunak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea.

b) Arau-hauste oso larrien ondorioz enplegu programen aplikazioaren onuretatik baztertuak ez izatea, Lan arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginean xedatutakoari jarraikiz (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia).

c) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako debekuetako batean ere ez egotea.

d) Aldi baterako edo iraupen jakineko kontratuaren bitartez kontratatuko dituzten langileak enplegu eskaintza baten bitartez eskatzea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan.

5. oinarria.–Bazterketak.

1. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak ez zaizkie hauei aplikatuko:

a) Gizarteratzeko eta laneratzeko zentroak.

b) Estatuko Administrazio Orokorra, Estatuko Administrazio Orokorraren Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen III. tituluan eta hamargarren xedapen gehigarrian araututako erakundeak, administrazio autonomikoak eta toki entitateak eta haien erakunde publikoak.

2. Honako hauek ez dira diru-laguntzen xede izanen:

a) Langileen Estatutuari buruzko Legeak (martxoaren 24ko 1/995 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Testu Bategina) 2. artikuluan aurreikusten dituen lan harreman bereziak eta legezko beste xedapen batzuetan aurreikusitakoak.

b) Sozietate forma juridikoa duten entitate edo enpresetako enpresaburuen edo enpresa kontrolatzen dutenen, zuzendaritzako karguak betetzen dituztenen edo administrazio organoetako kide direnen ezkontideei, aurrekoei, ondorengoei eta ezkontza edo odol bidezko bigarren mailara bitarteko beste ahaideei, baita azken horiekin egiten direnei ere, eragiten dieten kontratazioak.

Salbuespen hori ez da aplikatuko baldin eta enplegatzailea langile autonomoa bada eta besteren konturako langile gisa hogeita hamar urtetik beherako seme-alabak kontratatzen baditu, harekin bizi zein ez, edo soldatapekorik ez duen langile autonomoa bada eta berrogeita bost urtetik beherako senide bat, harekin bizi ez dena edo bere kargura ez dagoena, kontratatzen badu.

c) Kontratazioaren aurreko hogeita lau hilabeteetan enpresa, enpresa-talde edo entitate berean kontratu mugagabe baten bidez zerbitzuak eman dituzten langileekin egiten diren kontratazioak, eta langileak aurretik lan-harremanak izan baditu onuren eskatzaileak oinordetzen dituen enpresekin, Langileen Estatutuari buruzko Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

6. oinarria.–Laguntzen metaketa, gehieneko zenbatekoa eta bateraezintasuna.

Diru-laguntzak, bakarrik zein beste diru-laguntza batzuk metatuta, ez du inoiz gaindituko lansarien kostu osoaren %100, gehi enplegu emailearen konturako karga sozialak.

Hori dela eta, diru-laguntzarako eskabidearekin batera konpromiso hau aurkeztu behar da: diruz laguntzen den kontratuaren indarraldian muga hori inoiz gainditzen bada horren berri emanen dela.

7. oinarria.–Diru-laguntza jaso dezaketen kontratuak.

Diru-laguntza bildu ahal izateko, enpresaren plantilla osoa handitu beharko da, kontratazio berriaren dataren aitzineko 6 hilabetean zegoenaren aldean; haren hasiera datak 2014ko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra bitartekoa izan behar du.

a) Kontratu mugagabeak, aldizkako finkoak barne.

b) Langileen Estatutuaren Legearen (martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Testu Bategina) 15.1 artikuluko a) eta b) idatz-zatietan ezarritako kontratuak, gutxienez ere 12 hilabete irauten dutenak, salbu eta b) idatz-zati horretako kontratuak, sektoreko hitzarmenak horretarako aukera ematen ez badu, orduan gutxieneko iraupena hitzarmen horretan ezartzen dena izanen baita; betiere, 6 hilabete iraunen du gutxienez.

Plantilla osoa kontatzean ez dira kontuan hartuko bitarte baterako kontratua duten langileak.

c) Desgaitasuna dutenendako enplegua sustatzeko aldi baterako kontratuak, Hazkundea eta Enplegua Hobetzeari buruzko abenduaren 29ko 43/2006 Legearen lehen xedapen gehigarrian arautzen direnak.

d) Prestakuntzarako kontratuak, enpresek enplegua eskatzen duten langabeei egiten dizkietenak, gutxienez ere urtebete irauten badute eta Langileen Estatutuaren 11.2 a) artikuluak ezartzen dituen baldintzak betetzen badituzte.

e) Enpresari elkarteek eta enpresek egiten dituzten praktiketako kontratuak, gutxienez ere sei hilabete irauten dutenak, enplegua eskatzen duten langabeekin, aipatu Estatutuaren 11.1 artikuluan ezarritako baldintzetan.

8. oinarria.–Laguntzen zenbatekoa.

1. Honako diru-laguntza hauek emanen dira, betiere lanaldia osoa bada:

–2.400 euro, 7. oinarriaren a) idatz-zatian aurreikusitako kontratu bakoitzeko.

–1.800 euro, 7. oinarriaren b) idatz-zatian aurreikusitako kontratu bakoitzeko, gutxienez ere urtebete irauten badu.

–900 euro, 7. oinarriaren b) idatz-zatian aurreikusitako kontratu bakoitzeko, gutxienez ere 6 hilabete irauten badu.

Kontratu horiek mugagabe bilakatzen badira, diru-laguntza igoko da, 2.400 euro bitarte.

–850 euro, 7. oinarriaren c) idatz-zatian aurreikusitako kontratu bakoitzeko.

–500 euro, prestakuntzarako kontratu edo praktiketako kontratu bakoitzeko.

2. Lanaldi partzialeko kontratuetan, betiere lanaldi osoko langile konparagarri baten lanaldiaren %50 irauten badute gutxienez, eta aldizkako kontratu finkoetan, pizgarriak proportzionalki kalkulatuko dira laneko benetako denboraren arabera.

3. Kontratazioak kasuan kasuko hitzarmen kolektiboek markaturiko jarraibideen arabera eginen dira.

9. oinarria.–Epea, instrukzioa, tramitazioa eta ebazpena.

1. Prozedura alde batek eskaturik hasiko da; hala, interesdunak Orkoiengo Udalera eskaera igorriko du eta entitate horretako erregistroan aurkeztuko da.

Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/992 Legearen 384 artikuluan ezarritako edozein modutan aurkezten ahalko da.

Diru-laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa eta tramitazioa Udalaren Idazkaritzari dagozkio eta ebazpena, berriz, alkate udalburuari.

2. Eskabideak aurkezteko epea hilabete izanen da, lan-kontratua hasi edo kontratua mugagabe bihurtu eta biharamunetik hasita. Nolanahi ere, diru-laguntzak eskatzeko epea 2014ko abenduaren 31n bukatuko da.

Diru-laguntza ukatzeko arrazoia izanen da eskabidea epez kanpo aurkeztea.

3. Deialdi honetako eskabideak eta eranskinak Orkoiengo Udalean eskuratzen ahal dira.

4. Eskabideak eredu normalizatuetan aurkeztu beharko dira, eskabide orriaren atzeko aldean agertzen diren agiriekin batera.

5. Orkoiengo Udalak aurkezten den eskaera behar bezala baloratu eta ebazteko behar dituen argibide osagarri guztiak eskatzen ahalko ditu.

6. Orkoiengo Udaleko alkate udalburuak emanen du diru-laguntza eman ala ukatzeari buruzko ebazpena. Ebazpen hori gehienez ere hiru hilabetean eman eta jakinaraziko da, eskaera tramitatzeko udal erregistroan sartzen denetik hasita. Epe hori ebazpen espresik jakinarazi gabe bukatzen bada, ulertuko da aurkeztutako eskaera administrazioaren isiltasunaren bidez ezetsi dela.

Orkoiengo Udalak diru-laguntza eskatzeko funtsa den jarduketa egin dela egiaztatu ondoren, diru-laguntza eman eta ordainduko du.

Ebazpenak ez dio administrazio bideari amaiera emanen. Horregatik, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa edo gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dira, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzenduta, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

10. oinarria.–Laguntza emateko prozedura.

Deialdi honetan ezarritako diru-laguntzak banakako ebaluazioaren araubideari jarraikiz tramitatuko dira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatzen denaren arabera.

11. oinarria.–Diru-laguntza emateko ebazpenaren aldaketa.

Diru-laguntzak emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen badira, edo Estatuko edo atzerriko beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatu batzuek ematen dituzten diru-laguntzak edo laguntzak batera lortzen badira, diru-laguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da.

12. oinarria.–Onuradunaren betebeharrak.

1. Diru-laguntza jasotzen duen enpresa beharturik egonen da diruz lagundutako lan-kontratuen gutxieneko iraunaldia betetzera. Kontratu mugagabeen kasuan (kontratu mugagabe berriak nahiz mugagabe bilakatuak), gutxieneko iraunaldi hori bi urtekoa izanen da, kontratu mugagabea egin edo mugagabe bihurtzen den egunetik hasita.

2. Diruz lagundutako kontratua duen langileren batek enpresa uzten badu, enpresak haren lekuan beste langile bat jarri beharko du hilabeteko epean, deialdi honetako baldintzak betez, eta horren berri eman beharko dio Orkoiengo Udalari, kontratu berria egiten duenetik hilabete iragan baino lehen. Enpresak ordezkorik jarri ez edo deialdi honetako baldintzak bete gabe ordezkatzen badu, diru-laguntzaren zati bat itzuli beharko du, diruz lagundutako kontratuen iraunaldia betetzeko geratzen zaion denboraren proportzioan. Salbuespena izanen da langileak enpresa uzten duenean bidegabetzat aitortu edo deklaratutako kaleratzeagatik, orduan emandako diru-laguntza osorik itzuli beharko baita.

3. Diruz lagundutako kontratuak irauten duen bitartean, enpresak enpresa mantendu beharko du kontratazio berriak ekarri bezain handi, langile finkoen kopurua mantendu ere; hori betetzen ez bada, hein berean murriztuko da laguntza edo besterik gabe baliogabetuko da.

13. oinarria.–Ordainketa.

8. oinarrian ezarritako diru-laguntza proportzionalki banatuko zaie enpresei (ordainketak hiru hilean behin eginen dira, aldi bakoitzaren mugaegunean eta kontratuaren iraupenaren arabera; kontratu mugagabeen kasuan, kalkulua 24 hilabeteren gainean eginen da: 8 hiruhilekoko ordainketa). Horretarako, kontratatutako langilearen izen zerrenda (TC2) aurkeztuko da, diru-laguntzaren xedeko langilea/kontratazioa ageri den hilabete guztiena.

14. oinarria.–Diru-laguntzak itzultzea.

1. Diru-laguntza emateko ebazpena baliogabetzeko arrazoiek (Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ageri direnek) berekin ekarriko dute jasotako zenbateko osoa edo zati bat itzuli beharra, baita berandutza interesak ordaintzea ere, diru-laguntzaren ordainketa egunetik itzuli beharra ezartzen den egunera bitarte.

2. Diru-laguntzak itzultzeko prozeduraren arauak izanen dira Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen VI. tituluan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean administrazio prozeduren gainean dauden xedapen orokorrak.

15. oinarria.–”De minimis” araubidea.

Laguntza hauek “de minimis” araubidearen pean daude, Europako Batzordeak abenduaren 15ean emandako 1998/2006 Erregelamenduan xedaturiko baldintzetan (erregelamendu hori Itunaren 87. eta 88. artikuluak “de minimis” laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da) eta Batzordearen 2009/C16/01 Komunikazioan ezarritako baldintzetan (komunikazio horretan Estatuko laguntzei aplikatzen ahal zaien Europar Batasuneko aldi baterako esparrua ezartzen da, gaur egungo krisi ekonomiko eta finantzarioaren garaian finantziazioa lortzen laguntzeko). Horien ondorioz, enpresa batek gehienez ere 30.000,00 euroko laguntza jaso dezake hiru urtean, lehen aldiz eman zitzaionetik.

16. oinarria.–Publizitatea.

Onuradunek jarduketak sustatu eta zabaltzeko egiten dituzten adierazpen guztietan Orkoiengo Udalak diruz lagundu dituela agertu beharko da.

Orkoiengo Udalak, berriz, emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratzen ahalko du bere web orrian.

17. oinarria.–Zehapen prozedura.

Dirua itzultzeko espedientearen tramitazioaren ondorioz sumatzen bada Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren IV. tituluan zehazten diren arau-hausteetako bat izan dela, lege berean ezarritako prozedurari jarraikiko zaio.

Orobat, enpresak aurkeztutako dokumentuetan funtsezko irregulartasuna dagoela antzematen baldin bada, emandako diru-laguntza ezeztatu eta kobratutako zenbatekoa itzultzeko eskatzen ahalko da.

18. oinarria.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan xedaturik ez dagoen guztian, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra aplikatuko da.

ORKOIENGO UDALAK ENPLEGUA SUSTATZEKO KONTRATAZIORAKO 2014AN EMANEN DITUEN DIRU-LAGUNTZAK ESKATZEKO ORRIA

Entitate eskatzailearen datuak

IFZ

Izena edo sozietatearen izena

EJSN (jarduera letraz)

EJSN ZK.

(-----)

Helbidea

Herria

Posta kodea

Telefonoa

Helbide elektronikoa

Gizarte Segurantzako kotizazio kontua

Legezko ordezkariaren edo ahalordearen datuak

Izen-deiturak

Telefonoa

Helbide elektronikoa

Eskaerari buruz zerbait argitu behar izanez gero, norekin

Izen-deiturak

Telefonoa

Helbide elektronikoa

Enpresako plantillaren datuak

FINKOAK

EZ FINKOAK

BITARTEKOAK

GUZTIRA

Kontratua hasi aurreko sei hilabeteetako batez bestekoa

Kontratua hastean,

kontratazio berria barne dela

Kontratu mota

KODEA

IZENA

%

LANALDIA

KONTRATUAREN ERREGISTRO ZENBAKIA

Aplikatzen ahal den hitzarmena

Eskaintza generikoaren erregistro zk.

Langilearen datuak

LEHEN DEITURA

BIGARREN DEITURA

IZENA

IFZ

Kontratuaren data

Adina

Sexua (G/E)

Herria

Posta kod.

Enplegu agentziako inskripzio eguna

Enplegu agentzia

Oinarrizko errentaren hartzailea? (Bai/Ez)

Behean sinatzen duenak, ordezkatutako entitatearen izenean, eskaera aurkezten du Orkoiengo Udalari zuzendua, egintza horren ondorio guztiak bere gain hartuz, eta ziurtatzen du emandako datu guztiak egiazkoak direla.

....................... (e)n, 2013ko ................... aren ........(e)an

(Eskatzailearen sinadura)

ESKABIDEAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.–Beste laguntza batzuen aitorpena (I. eranskina).

2.–Deialdiaren 4. oinarriko b) eta c) ataletan onuradunei buruz ezarritako betebeharren gaineko aitorpena (II. eranskina).

3.–Deialdiaren 5. oinarrian ezarritako bazterketen gaineko aitorpena (III. eranskina).

4.–Eskatzaileak diru-laguntza kobratu aurretik zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dituelako egiaztagiria.

5.–Enpresa Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dagoela eta horri dagokion ordainketa egina duela frogatzen duen ziurtagiria.

6.–Diru-laguntza nor kontratatzeagatik eskatu den, horrexen kontratuaren kopia.

7.–Langileen izenen zerrenda (TC-2), diru-laguntza eskatu aitzineko 6 hilabetekoa.

8.–Lan publikoaren eskaintza, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko agentziek kudeatua.

9.–Kontratatuaren errolda agiria (Orkoiengo Udalak eskatu beharrekoa).

10.–Hala baldin bada, kontratatuaren desgaitasuna frogatzeko agiria.

11.–Transferentzia bidez kobratzeko eskaera (eredu ofiziala - IV. eranskina).

Izena: ......................................, IFZ: ..............., kargua: ....................................., entitatea: “................................”,

ZIURTATZEN DUT:

Udalari aurkezten diodan dokumentazio fotokopiatua hitzez hitz dagokiola jatorrizkoari.

Kontratatu den langilearen beharrezko baimena daukadala, eskabide honetan hari buruz agertzen diren datuen tratamendu informatikorako, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta hura garatzeko arauetan xedatutakoari dagokionez, eta ahalmena ematen diodala Nafarroako Gobernuari haien erabilera informatikorako.

....................... (e)n, 2013ko ................... aren ........(e)an

(Eskatzailearen sinadura)

I. ERANSKINA

Bestelako laguntzei buruzko aitorpena

Honez landa, entitateak xede bererako bestelako diru-laguntzarik eskatu edo eskuratu du edozein administrazio, ente publiko nahiz pribatutatik? Bai Ez

Erantzuna baiezkoa bada, adierazi beharko da zer laguntza mota den, zer erakundek emana, zenbatekoa eta data:

LAGUNTZA

ESKATUTAKO ZENBATEKOA ETA DATA

EMAN DUEN ERAKUNDEA

ESKATUTAKO ZENBATEKOA ETA DATA

Honez landa, entitateak azkeneko hiru urtean “de minimis” araubideko laguntzarik edo diru-laguntzarik eskatu edo eskuratu du, jarduera honetarako edo beste baterako? Bai Ez

Erantzuna baiezkoa bada, adierazi beharko da zer laguntza mota den, zer erakundek emana, zenbatekoa eta data:

LAGUNTZA

ESKATUTAKO ZENBATEKOA ETA DATA

EMAN DUEN ERAKUNDEA

ESKATUTAKO ZENBATEKOA ETA DATA

Izena: ............................................, IFZ: ................, honen ordezkaria: ...........................

ADIERAZTEN DUT:

Egiazkoa eta osoa dela aitorpen honetako informazioa.

Orobat, hitza ematen dut Udalari emanen diodala, 15 egun baino laburragoko epean eskabide honen egunetik aitzina, xede bererako aurkezten ditudan eskabide berrien berri, baita jarduera honetarako nahiz bestetarako “de minimis” araubidean aurkezten direnen berri ere.

Halaber, diru-laguntzaren zenbatekoa, bakarka edo metaturik, soldataren kostua gehi enplegatzailearen bizkar dauden karga sozialak baino gehiago bada, entitateak hitza ematen du muga hori gainditu dela aditzera emanen duela, diruz lagundutako kontratu aldian edozein unetan gertatu ere.

..................... (e)n, 2013ko ................... aren ........(e)an

(Sinatua)

II. ERANSKINA

Deialdiaren 4. oinarriaren b) eta c) ataletan onuradunen
gain ezartzen dituen betebeharren gaineko aitorpena

Izena: ............................................, IFZ: ................, honen ordezkaria: ...........................

ADIERAZTEN DUT egiazkoa eta osoa dela aitorpen honetan jasotzen den informazioa.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluak xedatzen duenez, bertan aipatzen diren inguruabarretako batean dauden pertsona edo entitateek ezin izanen dituzte kobratu foru lege horretan arautzen diren diru-laguntzak.

Artikulu horrekin bat, adierazten dut ordezkatzen dudan entitatea ez dagoela inguruabar hauetako bakar batean ere:

a) Epai irmoan ezarritako kondenaren ondorioz diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko gaitasunaz gabeturik egotea.

b) Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatua izatea, ezein prozeduratan kaudimengabea deklaratua izatea, konkurtsoan deklaratua izatea –horretan hitzarmen batek eraginkortasuna hartzen duenean izan ezik–, kontu-hartze judizialaren mende egotea edo Konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera gaitasungabeturik egotea, konkurtsoa kalifikatzen duen epaian finkatutako desgaikuntza aldia bukatu gabe dagoela.

c) Administrazioarekin izenpeturiko edozein kontratu bukatutzat ematera behartua izatea, kausaren batean erruduntzat joa izateagatik.

d) Pertsona fisikoa, merkataritza sozietateko administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak sartuta egotea apirilaren 10eko 5/2006 Legean (Gobernukideen eta Estatuko Administrazio Orokorraren goi karguen interes gatazkak arautzeari buruzkoan) eta abenduaren 26ko 53/1984 Legean (Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzkoan) aipatzen diren kasuetariko batean, edo izatea Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan arautzen diren hautetsietariko edozein, bertan edo gai horiei buruzko araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.

e) Indarra duten xedapenek ezartzen dituzten zerga betebeharrak edo Gizarte Segurantzakoak eguneraturik ez izatea, erregelamendu bidez ezarrita dagoenaren arabera.

f) Egoitza fiskala erregelamendu bidez paradisu fiskaltzat jotako herrialde edo lurralde batean izatea.

g) Diru-laguntzak itzultzeko betebeharren ondoriozko ordainketak eguneraturik ez izatea, erregelamendu bidez xedatzen diren baldintzetan.

h) Diru-laguntzak eskuratzeko aukeraren galerarekin zehatu izana ebazpen irmo baten bidez, lege honen ondorioz edo hori ezartzen duten beste lege batzuen ondorioz.

i) Lege honen 11. artikuluko 3. idatz-zatiaren bigarren paragrafoan aipatzen diren elkarteak ezin izanen dira onuradun izan haien kideetako edozeinek aurreko debekuetakoren bat badu.

j) Diru-laguntzak biltzeko debekuak orobat eraginen die beste enpresa batzuei, baldin eta, haien kudeatzaileak nor diren edo beste inguruabar batzuk ikusita, pentsatzekoa bada eraldaketa, bat egite edo oinordetza bidez, debeku hori jaso duten enpresen jarraipen edo eratorriak direla.

Orobat, adierazten dut ordezkatzen dudan entitatea ez dela baztertua izan arau-hauste oso larrien ondorioz enplegu programen aplikazioaren onuretatik, Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginean xedatutakoari jarraikiz (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia).

....................... (e)n, 2013ko ................... aren ........(e)an

(Eskatzailearen sinadura)

III. ERANSKINA

Deialdiaren oinarrietan ezarritako bazterketen gaineko aitorpena

Izena: ............................................, IFZ: ................, honen ordezkaria: ...........................

ADIERAZTEN DUT egiazkoa eta osoa dela aitorpen honetan jasotzen den informazioa.

1. Eskaera honen xedeko kontratazioa ez dago Langileen Estatutuari buruzko Legeak (martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako testu bategina) 2. artikuluan aurreikusten dituen lan harreman berezietan, ez eta legezko beste xedapen batzuetan aurreikusitakoetan ere.

2. Kontratazioak ez die eragiten sozietate forma juridikoa duten entitate edo enpresetako enpresaburuen edo enpresa kontrolatzen dutenen, zuzendaritzako karguak betetzen dituztenen edo administrazio organoetako kide direnen ezkontideei, aurrekoei, ondorengoei eta ezkontza edo odol bidezko bigarren mailara bitarteko beste ahaideei, ezta azken horiekin egiten direnei ere.

3. Kontratatu den langileak ez du, kontratazioaren aurreko hogeita lau hilabeteetan, zerbitzurik egin enpresa, enpresa-talde edo entitate berean, kontratu mugagabe baten bidez, eta ez du aitzinetik lan-harremanik izan onuren eskatzaileak oinordetzen dituen enpresekin, Langileen Estatutuari buruzko Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

....................... (e)n, 2013ko ................... aren ........(e)an

(Eskatzailearen sinadura)

IV. ERANSKINA

Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera

ESKATZAILEA

Izen-deiturak (edo sozietatearen izena)

IFZ edo IFK

Helbidea (karrika, plaza, etorbidea....)

Zenbakia, eskailera, solairua, atea

Telefonoa

Posta kodea

Herria

Probintzia

BANKUKO KONTUA

Kontuaren titularra (bat egin behar du eskatzailearen izen-deiturekin edo sozietatearen izenarekin)

Banketxearen kodea:

Sukurtsalaren kodea:

Kontrol digituak:

Kontuaren zenbakia:

........................... jaunak/andreak, bere izenean edo ................................. ordezkatuz

(eskatzailearen edo ordezkatzen duen pertsonaren izena)

(1), Orkoiengo Udaleko Diruzaintzari eskatzen diot nire alde luzatzen diren ordainketa-aginduak “Bankuko kontua” atalean agertzen den kontuan ordain ditzala.

....................... (e)n, 2013ko ................... aren ........(e)an

(1) Zehaztu zure izenean ari zaren, edo noren edo zein entitateren izenean ari zaren.

Iragarkiaren kodea: L1404712