77. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

2014an autoenplegua sustatzeko diru-laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak. Onespena

2014ko martxoaren 26an egin bilkuran, erabaki zen 2014an autoenplegua sustatzeko diru-laguntzen deialdia onestea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Orkoienen, 2014ko martxoaren 31n.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

2014. URTEAN AUTOENPLEGUA SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA, ORKOIENGO UDALARENA

Oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

1. Oinarri arautzaile hauen xedea da pizgarriak ezartzea, autoenpleguaren bidezko ekimenak sustatzeko, ekimen berritzaileak eta mota askotakoak abian jartzen lagunduz.

2. Diru-laguntza hauek aplikatuko zaizkie diru-laguntza jaso dezaketen ekintzei, 2014ko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra arte egiten badira.

2. oinarria.–Finantzaketa.

1. 2014rako finantzaketa, oinarri hauetan arautzen diren diru-laguntzak emateko, 322-4820000 kontu-sailaren kargura eginen da (“Autoenplegua sustatzeko diru-laguntza”) eta 10.000,00 euro erabiliko dira 2014ko gastuen aurrekontutik.

2. Ematen diren diru-laguntzen zenbatekoa aipaturiko aurrekontu-aplikazioan erabilgarri dagoen kredituaren mugara bitartekoa izanen da.

3. oinarria.–Laguntzen onuradunak.

Oinarri arautzaile hauetan ezarritako diru-laguntzen onuradunak izanen dira langile autonomoak, baldin eta diru-laguntzak bere izenean eskatzen badituzte.

4. oinarria.–Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izateko, langile autonomoek baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Orkoienen erroldatuta egotea, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin.

b) Langabezian eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko agentzietan enplegu eskatzaile gisa inskribatuta egon izana jarduera hasten duen unean.

c) Langile autonomo gisa lan egiten hasi eta jarduera ekonomikoen gaineko zergan eta Gizarte Segurantzako araubide berezian kidetzea.

d) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako debekuetako batean ere ez egotea. Halaber, delako 13. artikuluaren 2.e) puntuarekin bat, onuradunek eguneraturik izan beharko dituzte beren zerga betebehar guztiak; hori frogatzeko Zerga Ogasunaren eta Orkoiengo Udalaren ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte.

5. oinarria.–Bazterketak.

1. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak ez zaizkie hauei aplikatuko:

Jarduera hasi aitzineko hiru urtean, jarduera berean edo antzekoan autonomo gisa ibili diren langileei.

6. oinarria.–Laguntzen pilatzea eta bateraezintasuna.

Deialdi honen xede diren diru-laguntzak bateragarriak izanen dira xede bera duten beste laguntza edo diru-laguntza batzuekin.

7. oinarria.–Diru-laguntzen onuradunen betebeharrak.

Diru-laguntzen onuradunak lan horretan aritzera behartuta daude urtebetez, eta gutxienez 2.000 euroko fakturazioa eduki beharko dute hiruhilekoan.

Onuradun izan daitekeena sozietate irregular, erantzukizun mugatuko, kooperatiba edo gisako sozietate bateko partaidea bada, hura eratu zeneko akta aurkeztu beharko du, bazkide kopurua jasotzen duena; orobat, egiaztatu beharko du hiruhilekoan 2.000 euroko fakturazioa egiten duela bazkide bakoitzeko, bestela ez baitu deialdi honen xede den diru-laguntzarako eskubiderik izanen.

8. oinarria.–Laguntzen zenbatekoa.

Deialdi honen onuradunei diru-laguntza bakarra emanen zaie, urtean 1.000 eurokoa izanen baita.

9. oinarria.–Epea, instrukzioa, tramitazioa eta ebazpena.

1. Prozedura alde batek eskaturik hasiko da; hala, interesdunak Orkoiengo Udalera eskaera igorriko du eta entitate horretako erregistroan aurkeztuko da.

Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein modutan aurkezten ahalko da.

Diru-laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa eta tramitazioa Udalaren Idazkaritzari dagozkio eta ebazpena, berriz, alkate udalburuari.

2. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, autonomo gisa lanean hasi eta biharamunetik hasita.

Diru-laguntzei buruzko deialdi honek indarra hartu baino lehen, 2014an lanean hasi diren guztiek hilabeteko epea izanen dute, Autoenplegua sustatzeko Orkoiengo Udalak 2014. urtean ematen dituen kontrataziorako diru-laguntzak arautzen dituen deialdia eta haien oinarri arautzaileak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Laguntzak lortzeko eskabideak aurkezteko epea 2014ko abenduaren 31n bukatuko da.

Diru-laguntza ukatzeko arrazoia izanen da eskabidea epez kanpo aurkeztea.

3. Deialdi honetako eskabideak eta eranskinak Orkoiengo Udalean daude eskura.

4. Eskabideak eredu normalizatuetan aurkeztu beharko dira, eskabide orriaren ifrentzuan agertzen diren dokumentuekin batera.

5. Orkoiengo Udalak aurkezten den eskaera behar bezala baloratu eta ebazteko behar dituen argibide osagarri guztiak eskatu ahalko ditu.

6. Orkoiengo Udaleko alkate udalburuak ebatziko du diru-laguntza eman edo ukatzea. Ebazpen hori gehienez ere hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaera tramitatzeko udal erregistroan sartzen denetik hasita. Epe hori ebazpen espresik jakinarazi gabe bukatzen bada, ulertuko da aurkeztutako eskaera administrazioaren isiltasunaren bidez ezetsi dela.

Orkoiengo Udalak diru-laguntza eskatzeko funtsa den jarduketa egin dela egiaztatu ondoren, diru-laguntza eman eta ordainduko du.

Ebazpenak ez dio administrazio bideari amaiera emanen. Horregatik, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa edo gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dira, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzenduta, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

10. oinarria.–Laguntza emateko prozedura.

Deialdi honetan ezartzen diren diru-laguntzak emateko prozedura lotuko zaio oinarri arautzaile hauetan ezarritakoari, eta banan banako ebaluazio araubidean tramitatuko dira.

11. oinarria.–Ordainketa.

Diru-laguntza hiru hilekoan behin ordainduko da, hilabetea bukatuta, Gizarte Segurantzan kideturik dagoela frogatu ondoren, baita 7. oinarrian ezarritako fakturazioa ere.

12. oinarria.–Diru-laguntzak itzultzea.

1. Diru-laguntza emateko ebazpena baliogabetzeko arrazoiek (Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ageri direnak) berekin ekarriko dute jasotako zenbateko osoa edo zati bat itzuli beharra, baita berandutza interesak ordaintzea ere, diru-laguntzaren ordainketa egunetik itzuli beharra ezartzen den egunera bitarte.

2. Diru-laguntzak itzultzeko prozedura arautuko dute Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen VI. tituluan administrazio prozeduren gainean dauden xedapen orokorrek eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean ezarritakoak.

13. oinarria.–Zehapen prozedura.

Dirua itzultzeko espedientearen tramitazioaren ondorioz sumatzen bada Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren IV. tituluan zehazten diren arau-hausteetako bat izan dela, foru lege berean ezarritako prozedurari jarraikiko zaio.

Orobat, enpresak aurkeztutako dokumentuetan funtsezko irregulartasuna dagoela antzematen baldin bada, emandako diru-laguntza ezeztatu eta kobratutako zenbatekoa itzultzeko eskatu ahalko da.

14. oinarria.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan xedaturik ez dagoen guztian, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra aplikatuko da.

ESKABIDEA, 2014AN AUTOENPLEGUA SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZAK JASOTZEKO, ORKOIENGO UDALA

Eskatzailearen datuak

I.F.Z.

Izena edo sozietatearen izena

Helbidea

Herria

Posta kodea

Telefonoa

Helbide elektronikoa

Gizarte Segurantzako kotizazio kontua

Jarduera mota

Kodea

Izena

Eskaerari buruz zerbait argitu behar izanez gero, norekin.

Izen-deiturak

Telefonoa

Helbide elektronikoa

Behean sinatzen duenak eskaera hau aurkezten du Orkoiengo Udalaren aurrean, ekintza horren ondorio guztiak bere gain hartuz, eta ziurtatzen du emandako datu guztiak egiazkoak direla.

....................... (e)n, 2014ko ................... aren ........(e)an

(Eskatzailearen sinadura)

Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak

1.–Eskatzailea JEZn alta emanda dagoela eta ordainketa eguneratua duela frogatzen dituen agiria.

2.–Autonomoen araubide berezian alta egiten duen lagunaren erroldaren ziurtagiria (Orkoiengo Udalak eskatu beharrekoa).

3.–Autonomoen araubide bereziko altaren ziurtagiria edo frogagiria, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean.

4.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren txostena, jarduera hasterako langabetu egoeraren frogagarri.

5.–Deialdiaren 5. oinarrian ezarritako bazterketari buruzko adierazpena (I. eranskina).

6.–Deialdiaren 4. oinarriaren d) atalean onuradunei buruz ezarritako betebeharren gaineko aitorpena (II. eranskina).

7.–Transferentzia bidez kobratzeko eskaera (eredu ofiziala, III. eranskinekoa).

8.–Sozietatea eratu zeneko akta edo eskritura, hala badagokio, haren bazkide kopurua egiaztatzen duena.

Izena: ......................................, IFZ: ..............., kargua: ....................................., entitatea: “................................”,

ZIURTATZEN DUT:

Orkoiengo Udalari aurkezten diodan dokumentazio fotokopiatua hitzez hitz dagokiola jatorrizkoari.

Baimena ematen dudala goian aipatutako datuen tratamendu informatikorako, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta garatzen duen gainerako araudian xedatutakoaren ondorioetarako, eta eskubidea ematen diodala Orkoiengo Udalari datuen erabilera informatikorako.

....................... (e)n, 2014ko ................... aren ........(e)an

(Eskatzailearen sinadura)

I. ERANSKINA

Deialdiaren oinarrietan ezarritako bazterketari buruzko adierazpena

Izena: ............................................, IFZ: ................, honen ordezkaria: ...........................

ADIERAZTEN DUT hemen agertzen den informazioa egiazkoa eta erabatekoa dela.

1. Jarduera hasi aitzineko hiru urtean ez naizela, jarduera berean edo antzekoan ibili autonomo gisa.

……..………….(e)n, 2014ko …………….aren ....(e)an

(Eskatzailearen sinadura)

II. ERANSKINA

Deialdiaren 4. oinarriaren d) atalean onuradunen gain ezartzen diren betebeharren gaineko aitorpena

Izena: ............................................, IFZ: ................, honen ordezkaria: ...........................

ADIERAZTEN DUT egiazkoa eta osoa dela aitorpen honetan jasotzen den informazioa.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluak xedatzen duenez, bertan aipatzen diren inguruabarretako batean dauden pertsona edo entitateek ezin izanen dituzte kobratu foru lege horretan arautzen diren diru-laguntzak.

Artikulu horrekin bat, adierazten dut ordezkatzen dudan entitatea ez dagoela inguruabar hauetako bakar batean ere:

a) Epai irmoan ezarritako kondenaren ondorioz diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko gaitasunaz gabeturik egotea.

b) Lehiaketa baten deklarazioa eskatua izatea, ezein prozeduratan kaudimengabea deklaratua izatea, lehiaketa baten partaide gisa deklaratua izatea –horrek hitzarmen baten eraginkortasuna hartu duelarik izan ezik–, kontu-hartze judizialaren mende egotea eta, Konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, lehiaketa kalifikatzen duen epaian finkatutako ezgaitasun aldian egoteagatik ezgaitua egotea.

c) Administrazioarekin izenpeturiko edozein kontratu bukatutzat ematera behartua izatea, kausaren batean erruduntzat joa izateagatik.

d) Pertsona fisikoa, merkataritza sozietateko administratzaileak edo beste pertsona juridikoen legezko ordezkaritza eramaten dutenak ez egotea Gobernukideen eta Estatuko Administrazio Orokorraren Goi Karguen interes-gatazkak arautzeko apirilaren 10eko 5/2006 Legeak eta Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunari buruzko 53/1984 Legeak aipatzen dituzten kasuetariko batean, edo izatea Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan arautzen diren hautetsietariko edozein, bertan edo gau horiei buruzko araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.

e) Indarra duten xedapenek ezartzen dituzten zerga betebeharrak edo Gizarte Segurantzakoak eguneraturik ez izatea, erregelamendu bidez ezarrita dagoenaren arabera.

f) Egoitza fiskala erregelamendu bidez paradisu fiskaltzat jotako herrialde edo lurralde batean izatea.

g) Diru-laguntzak itzultzeko betebeharren ondoriozko ordainketak eguneraturik ez izatea, erregelamendu bidez xedatzen diren baldintzetan.

h) Diru-laguntzak eskuratzeko aukeraren galerarekin zehatu izana, lege honen ondorioz edo horrela ezartzen duten beste lege batzuen ondorioz.

i) Foru lege honen 11. artikuluko 3. idatz-zatiaren bigarren paragrafoan aipatzen diren elkarteak ezin izanen dira onuradun izan haien kideetako edozeinek aurreko debekuetako baten bat badu.

j) Diru-laguntzak biltzeko debekuak orobat eraginen die beste enpresa batzuei, baldin eta, haien kudeatzaileak nor diren edo beste inguruabar batzuk ikusita, pentsatzekoa bada eraldaketa, bat egite edo oinordetza bidez, debeku hori jaso duten enpresen jarraipen edo eratorriak direla.

Orobat, adierazten dut ordezkatzen dudan entitatea ez dela baztertua izan arau-hauste oso larrien ondorioz enplegu programen aplikazioaren onuretatik, Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginean xedatutakoari jarraikiz (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia).

……..………….(e)n, 2014ko …………….aren ....(e)an

(Eskatzailearen sinadura)

III. ERANSKINA

Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera

ESKATZAILEA

Izen-deiturak (edo sozietatearen izena)

IFZ edo IFK

Helbidea (karrika, plaza, etorbidea...)

Zenbakia, eskailera, solairua, atea

Telefonoa

Posta kodea

Herria

Probintzia

BANKUKO KONTUA

Kontuaren titularra (bat egin behar du eskatzailearen izen eta bi deiturekin edo sozietatearen izenarekin)

Banketxearen kodea: __ __ __ __

Sukurtsalaren kodea: __ __ __ __

Kontrol digituak: __ __

Kontuaren zenbakia: __ __ __ __ __ __ __ __ __ __

...............................(izena) nire izenean edo honen ordezkari ................ (eskatzailearen edo ordezkatzen duenaren izena), Orkoiengo Udaleko Diruzaintzari eskatzen diot nire alde egiten diren ordainketa-aginduak “bankuko kontua” izeneko atalean adierazitako kontu zenbakian ordaintzea.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an

Iragarkiaren kodea: L1404689