77. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OKO

Ordenantza, Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Okoko Udalak, 2014ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Okoko udal mugapeko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesdunek epe horretan espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Okon, 2014ko apirilaren 8an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Bujanda Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1405446