2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
Egiturazko aldaketa Itza Zendeako Udal Planean, U.E. 83 unitateari dagokionez. Hasierako onespena
Itzako Udalak, 2014ko martxoaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen egiturazko aldaketa hasiera batean onestea Itza Zendeako Udal Planean, U.E. 83 unitateari dagokionez, Itzako Kontzejuak sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2, 70 eta 71. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.
Itzan, 2014ko apirilaren 8an.–Alkatea, José Antonio Vázquez Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L1405485