2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOLLAO
1. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Gollaoko Kontzejuak, 2013ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Hasiera batean onestea ondotik ematen den aldaketa, 2013ko ekitaldiko aurrekontuan:
–5.000,00 euroko kreditu gehikuntza bat sortzea gastuen kontu-sail honetan: “581-69000 Hermendia”. Honek 3.000,00 euroko kreditua du gaur egun. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuko da, haren kreditua 8.000,00 euroan finkaturik geldi dadin.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214 eta 202. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.
Gollaon, 2013ko abenduaren 20an.–Batzarreko burua, José Miguel Díaz Aznárez.
Iragarkiaren kodea: L1405353