2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKAROZE
2. poligonoko 34. lurzatiaren UE 2.1 xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Ezkarozeko Udalak, 2014ko apirilaren 7an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen hirigintzaren antolamendurako tresna hau:
–Sustatzailea: Susana Hualde Villanueva eta Jesús Eder Jiménez.
–Proiektua: xehetasun azterlana.
–Esparrua: U.E. 2.1 exekuzio unitatea (2. poligonoko 34. lurzatia), Ezkarozen.
–Prestaketaren data: 2014ko otsaila.
–Teknikari prestatzailea: Rafael Aristu Alcelay (arkitektoa).
–Xedea: Lurzatiaren, erabileraren, formaren eta estetikaren aldetiko baldintzak ezartzea UE-2.1 exekuzio unitateko etxebizitza atxikietan.
–Txostenak: halako baldintza batzuekin onestearen aldekoak.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarrean den abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoa bete dadin, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Udalaren bulegoetan, interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten.
Ezkarozen, 2014ko apirilaren 7an.–Alkatea, Juan José Layana Barber.
Iragarkiaren kodea: L1405374