77. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Garapen bidean dauden herriendako laguntzen 2014ko deialdia

Xedea: laguntzak ematea garapen bidean dauden herrietako populazio pobretuaren oinarrizko beharrak zuzenean asetzeko eta larrialdiko laguntza humanitarioak emateko proiektuei; haiekin batera, herritarrak sentsibilizatzeko jardueren programa bat izanen da, espedientean dauden oinarri arautzaileen xedapenekin bat.

–Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 30.450 euro.

–Laguntzak eskatzeko epea: hilabete bat, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lizarrako Udaleko Erregistroan.

Larrialdiko laguntza humanitarioetarako eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunean hasiko da eta urte osoan egonen da irekirik.

–Onuradunak: GGKEak eta elkartasun arloko erakunde irabazi asmorik gabeak, elkarte gisa erregistraturik badaude.

–Aurkeztu beharreko agiriak: deialdiko oinarrietan zehazten dena. Horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako Udalaren “María Vicuña” Gazteriaren Etxean. Telefono zk.: 948 556329. E-postal: juventud@estella-lizarra.com.

Lizarran, 2014ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1405432