77. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

2014ko plantilla organikoa. Hasierako onespena.
Akats zuzenketa

Eguesibarko Udalak, 2014ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2014ko plantilla organikoa, 2013ko abenduaren 31ko langileen zerrendarekin batera.

2014ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 10ekoan, iragarkia agertu zen hasierako onespen horren berri ematen zuena, eta jendaurrean edukitzeko tramitea ireki zuena adierazi gabe zein zen espedienteari alegazioak edo erreklamazioak aurkezteko epea.

Honako honen bidez akats hori zuzenduko da; beraz, hamabortz egun balioduneko epea izanen da, iragarki berri hau argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezteko. Halakorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2014ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1405451