2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa, Kultura eta hizkuntza ikastaroak irakasteko zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena
Honako honen bidez, aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2014ko apirilaren 3an egin osoko bilkura arruntean, erabaki duela aldaketa hasiera batean onestea Kultura eta hizkuntza ikastaroak irakasteko zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen udal ordenantzan.
Interesdun guztiek espedientea azter dezakete eta, nahi izanez gero, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu, horretarako hogeita hamar eguneko epea izanen baitute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Epe horretan inork alegaziorik aurkezten ez badu aldaketa hori behin betikotzat joko da.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2014ko apirilaren 9an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.
Iragarkiaren kodea: L1405394