77. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

222/2014 FORU AGINDUA, apirilaren 10ekoa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, Gizarte Politiketako kontseilariaren martxoaren 26ko 163/2014 Foru Aginduaren testuan atzemandako akatsa zuzentzen duena. Haren bidez, Nafarroako kirol federazioei 2014ko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak onetsi ziren.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak akats bat atzeman du Gizarte Politiketako kontseilariaren martxoaren 26ko 163/2014 Foru Aginduaren testuan, Nafarroako kirol federazioei 2014ko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak onesten diren horretan, 2014ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, apirilaren 8an, eta bidezko da zuzentzea.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluak baimena ematen die administrazio publikoei, ofizioz edo interesdunek eskatuta, beren egintzetan egindako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak noiznahi zuzentzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 55. artikuluarekin bat, egintzaren organo berari dagokio akats materialak zuzentzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Gizarte Politiketako kontseilariaren martxoaren 26ko 163/2014 Foru Aginduaren I. eranskineko 4.3 oinarrian atzemandako akatsa zuzentzea, honela dioen tokian:

“Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, araudi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita”.

Honela behar du:

“Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, araudi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita”.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko apirilaren 10ean.–Gizarte Politiketako kontseilaria, Iñigo Alli Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1405611