2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Baztan Haranaren ordenantza, zerga eta paramentu berrien
18. eta 93. artikuluen aldaketa. Behin betiko onespena
Baztan Haraneko Batzar Nagusiak, 2014ko urtarrilaren 2an egindako bilkura arruntean, Baztan Haranaren ordenantza, zerga eta paramentu berrien 18. eta 93. artikuluen aldaketa onetsi zuen hasiera batean. Horren iragarkia 2014ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan:
18. artikulua. Herri mailan herri-galdeketak egitea dagokion herriko alkatearen eskumena izanen da. Galdeketan 18 urtetik goitiko pertsonek hartu ahal izanen dute parte, betiere herriko bizilagunak badira 12 hilabete aitzinetik gutxienez.
93. artikulua. Egur-sailetarako eta egurra ateratzeko, gehieneko epea urtebetekoa izanen da horiek markatzetik kontatzen hasita. Baztango mendizainek egur-sailen markatze-data txosten batean jaso beharko dute. Aipatu epea akiturik, moztu ez diren egur-sailak edo moztu bai baina atera ez direnak erabiltzeko kontzesioa iraungiko da eta Batzar Nagusiaren esku geldituko dira. Ez da loteen ordain saria itzuliko.
Baztanen, 2014ko apirilaren 2an.–Alkate batzar-burua, Garbiñe Elizegi Narbarte.
Iragarkiaren kodea: L1405159