2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
Lan egutegia, 2014. urterako
Basaburuko Udalak, 2014ko martxoaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen Basaburuko Udalaren zerbitzuko langileen 2014ko asteguneko jaiegunen egutegia onestea; hala, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak 2014an zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:
–Urtarrilaren 1a, asteazkena, Urteberri.
–Urtarrilaren 6a, astelehena, Errege Eguna.
–Martxoaren 19a, asteazkena, San Jose.
–Apirilaren 17a, Ostegun Santua.
–Apirilaren 18a, Ostiral Santua.
–Apirilaren 21a, Pazko biharamuna.
–Maiatzaren 1a, osteguna, Langileen Eguna.
–Maiatzaren 2a, ostirala, Langileen Eguneko zubia.
–Abuztuaren 15a, ostirala, Abuztuko Andre Maria.
–Abenduaren 3a, asteazkena, San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.
–Abenduaren 8a, astelehena, Ama Birjina Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a, osteguna, Eguberri.
–Abenduaren 26a, ostirala, San Esteban.
Abenduaren 24an eta 31n, lan jardunaldia 11:20ean bukatuko da.
Gainera, 2 jaiegun gehiago ezarri dira herriko festak direla-eta, langile bakoitzak hautatzekoak, baldintza izanik ez dela Udaletxea jendearendako itxiko.
Orobat, baliogabeak izanen dira, 2014. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.
Basaburuko Udaleko lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izanen da eta honela banatuko da:
A) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 16 minutukoa izanen da, egiteko 07:00etatik 16:00etara bitarte.
B) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 9:30etik 13:30era arte izanen da. Aipatu egunez gain, udal bulegoak itxita egonen dira larunbat-igandeetan.
C) Erregelamenduz ezarritako oporrak emanen ditu organo administratibo eskudunak, gisa honetan: gutxienez 20 eguneko oporraldi luze bat edo bi uda garaian (ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean) eta urtean zehar hartzeko 9 egun solte, zerbitzuko beharrek uzten dutenean. Bestelako egoera zehatz eta ez ohikoetarako berariazko baimena beharko da.
Horrez landa, langileek 3 egun izanen dituzte beren aferetarako, alkateari aitzinetik garaiz eskatu eta arrazoitu behar zaizkionak eta orduka gozatzen ahal direnak.
Urte bakoitzeko oporrak urte naturalean hartuko dira edo hurrengo urte naturaleko urtarrilaren 31 arte.
Langileen opor datak martxoaren 31rako egongo dira zehaztuak. Hala eta guztiz ere, aldez aurretik esaten bada eta zerbitzuko beharrek uzten badute, aldatzen ahalko dira.
D) Aurreko ataletan aipatutako lanaldiaren banaketa eta oporrak ez zaizkie aplikatuko, zerbitzuko beharrak direla-eta lanaldi berezi suerteren bat dutenei, horiek beren lan egutegia izanen baitute; hala ere, orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua errespetatu beharko dute.
Jauntsaratsen, 2014ko apirilaren 4an.–Alkatea, Ricardo Arangoa Legarra.
Iragarkiaren kodea: L1405236