2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBAR
Aldaketa Herrilurrak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
Artzibarko Udalak, 2014ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Artzibarko Udalaren herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzaren 64. artikuluaren aldaketa. 2014ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legean emandako idazketaren arabera, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta artikulu aldatuaren testua osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hona hemen:
64. artikulua.
“Aprobetxamenduak urtebete baino gehiago irauten badu, ordenantza edo baldintza-agiri bakoitzean klausula bat sartuko da aprobetxamenduagatik finkaturiko kanon edo prezioa urtero berritzeko erakunde eskudun ofizialak Nafarroarako onetsitako kontsumoko prezioen igoerarekin bat.”
Artzibarren, 2014ko apirilaren 8an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.
Iragarkiaren kodea: L1405367