77. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Bake epaile titularraren hautaketa

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoa betetzeko, deialdi publikoa iragartzen da udalerri honetako bake epaile titularraren kargua betetzeko. Orobat, hamabost egun balioduneko epea ematen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hautatuak izateko interesa dutenek, legezko baldintzak betetzen badituzte, eskabidea aurkez dezaten Araizko Udalean edo Bake Epaitegian.

Araitzen, 2014ko apirilaren 8an.–Alkatea, Lazaro Goikoetxea Beraza.

Iragarkiaren kodea: L1405386