77. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

UE 19.B unitatea (lehen UE 22.B zena) borondatez birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2014ko apirilaren 7ko Tokiko Gobernu Batzarrean hartutako akordioaren bidez, erabaki zuen behin betiko onestea UE 19.B unitatea (lehen UE 22.B zena) borondatez birzatitzeko proiektua, Miguel Díaz Candelasek eta Cayetano Aguirre Lasak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 151.3 artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Egintza honen kontra honako errekurtso hauek aurkeztu ahalko dira:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Altsasun, 2014ko apirilaren 8an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1405421