2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Alkatetzaren eskuordetzea
Altsasuko alkateak, 2014ko apirilaren 3an, ebazpen hau eman du:
“Alkatetzaren 2014ko 419. Ebazpena.
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz,
EBAZTEN DUT:
1. Juan Carlos Orellana Bengoetxea, lehenengo alkateordea, eskuordetzea, aurtengo apirilaren 17tik apirilaren 21a arte, biak barne, Alkatetzak dituen eginkizunetarako.
2. Ebazpen hau Juan Carlos Orellana Bengoetxeari jakinaraztea.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Egintza edo erabaki honen kontra honako errekurtso hauek jarri ahalko dira:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egile berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta hurrengo hilabetearen berrenean.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epearen barnean, hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien epaitegian.”
Altsasun, 2014ko Apirilaren 8an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.
Iragarkiaren kodea: L1405351