2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ADIOS
1. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Adiosko Udaleko alkate udalburuak 2014ko apirilaren 2an eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen 1. aldaketa 2014ko aurrekontuan, Adiosko balorazio txostenaren berrikuspenaren gaineko kredituak sartu beharrez.
Aditzera ematen da, interesdunek, hamabortz eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.
Adiosen, 2014ko apirilaren 9an.–Alkatea, Andrés Pérez Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1405415