77. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

116E/2014 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, 1603/2011 Ebazpenaren bidez emandako Ingurumen eraginaren adierazpena baliozkotzat jotzen duena. Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak urriaren 7an emandako ebazpen haren bidez, Ingurumen eraginaren adierazpena egin zen, udal ebazpenaren aurretik, Andosillan, legar eta hondar harrobia handitu eta aldatzeko Canteras y Hormigones VRE S.A.k sustatutako “Carcarko Muga Handitzea” izeneko proiektuarena.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 54.3 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, Canteras y Hormigones Vresak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren urriaren 7ko 1603/2011 Ebazpenean ezarritako baldintzak baliozkotzat jotzeko eskaera aurkeztu zuen 2013ko urriaren 7an, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan. Ebazpen horren bidez Ingurumen eraginaren adierazpena egin zen, udal ebazpenaren aurretik, Andosillan, legar eta hondar harrobia handitu eta aldatzeko “Carcarko Muga Handitzea” izeneko proiektuarena.

Ingurumenaren gaineko ukipenen espedientea eta ezaugarriak aztertuta, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak adierazi du neurri zuzentzaile berriak ezartzera behartzen duen aldaketarik ez dela gertatu, eta baliozkoak direla Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren urriaren 7ko 1603/2011 Ebazpenaren ezarritako baldintzak.

Horrenbestez, espedientean dauden txostenak ikusirik, kontuan izanik prozedura osorik bete dela, eta departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. 1603/2011 Ebazpenaren bidez emandako Ingurumen eraginaren adierazpena baliozkotzat jotzea. Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak urriaren 7ko ebazpen haren bidez, Ingurumen eraginaren adierazpena egin zen, Andosillan, legar eta hondar harrobia handitu eta aldatzeko Canteras y Hormigones VRE S.A.k sustatutako “Carcarko Muga Handitzea” izeneko proiektuarena.

2. Proposamena gauzatzean, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren urriaren 7ko 1603/2011 Ebazpenaren bidez emandako txostenaren xede zen dokumentazioan jasotako ingurumen baldintzak bete beharko dira, bai eta ebazpen horretan ezarritako baldintza guztiak aplikatuta. Canteras y Hormigones Vresak hondakinen kudeatzailearen baimena beharko du, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean aurreikusitakoarekin bat.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

4. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Energiaren, Meatzaritzaren, Telekomunikazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari, Andosillako Udalari eta sustatzaileari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko martxoaren 21ean.–Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F1404282