77. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

114E/2014 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, barazki izoztuak ekoizteko instalazioaren Ingurumen baimen integratua aldatzen duena. Instalazioa Funesen dago, eta haren titularra Ultracongelados Virto, S.A. da. Aldaketaren helburua da izozteko fabrika berriak suteen kontra babesteko dituen neurriak aldatzea, instalazioak eta jardueraren garapenak Ingurumen baimen integratuaren proiektuan eta espediente administratiboaren gainerako agirietan aipatzen diren baldintzak bete ditzaten eta, edozein kasutan, ebazpen honen eranskinean agertzen diren baldintza eta neurriak. Instalazio horrek badu Ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 651/2012 Ebazpenaren bidez emana.

2013ko urriaren 24an instalazioa aldatzeko proiektuaren berri eman zuen titularrak. Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak 2013ko azaroaren 13an emandako irizpenaren arabera, aldaketa ez zen funtsezkoa, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 25. artikuluan ezarritako irizpideei jarraikiz, eta, horregatik, ez zen beharrezkoa Ingurumen baimen integratu berria ematea; esanguratsua zen, ordea, aldaketa nabarmenak ekartzen baititu instalazioaren funtzionamendu-baldintzetan, eta horregatik baimena aldatu behar da aipatu aldaketak ager daitezen. Aipatu erregelamendua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

2013ko urriaren 24an Ingurumen baimen integratua aldatzeko eskatu zuen titularrak, dagokion proiektua egin ahal izateko.

Espedientea Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 29. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz tramitatu da. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Ebazpen proposamena tramitatzeko, entzutea eman zaio instalazioaren titularrari hamar egunean, eta ez du proposamen horren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuaren bidez, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren esku utzi ziren indarreko araudiak ingurumena babesteko esku-hartzearen arloan Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari esleitutako eskumen administratibo batzuen titulartasuna eta erabilera. Dekretu horrek ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.–Barazki izoztuak ekoizteko instalazioaren Ingurumen baimen integratua aldatzea. Instalazioa Funesen dago, eta haren titularra Ultracongelados Virto, S.A. da. Aldaketaren helburua da izozteko fabrika berriak suteen kontra babesteko dituen neurriak aldatzea, instalazioak eta jardueraren garapenak Ingurumen baimen integratuaren proiektuan eta espediente administratiboaren gainerako agirietan aipatzen diren baldintzak bete ditzaten eta, edozein kasutan, ebazpen honen eranskinean agertzen diren baldintza eta neurriak.

Bigarrena.–Irekitzeko beste baimenik ez da eskuratu beharko aldatutako instalaziorako; dena dela, titularrak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari komunikatu beharko dio aldaketaren funtzionamendua hasi dela, eta, orobat, erantzukizuneko aitorpena aurkeztu beharko du, proiektua ebazpen honetako baldintzetan egin dela adierazten duena, eta horrekin batera, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduan 40.2 artikuluan aurreikusitako dokumentazioa.

Hirugarrena.–Titularrak proiektua egin dela adierazten duen erantzukizuneko aitorpena aurkezten duen egunean edo, edozein kasutan, aldaketa martxan jartzen den egunean hasiko dira aplikatzen Ingurumen baimen integratuaren aldaketa honetan ezarritako baldintzak. Bitartean, indarrean dagoen Ingurumen baimen integratuan dauden baldintzak aplikatuko dira.

Laugarrena.–Ebazpen honetan bildu diren baldintzak ez betetzeak berarekin dakar ingurumeneko diziplina neurriak hartzea, hots, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen IV. tituluan jasotakoak, sektoreko legerian ezarritakoa galarazi gabe, aplikatzen segituko baitu, eta, horren osagarri, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen araubidea.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Seigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau Ultracongelados Virto, S.A.ri, Funesko Udalari, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren Babes Zibilerako Zuzendaritzari eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko martxoaren 21ean.–Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura daude Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea, 9, behea, Iruña), Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan eta Nafarroako Gobernuaren web atarian, hain zuzen ere, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren sailean, "Ingurumen baimenak" kontsulten atalean.

Iragarkiaren kodea: F1404351