77. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

90/2014 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, ES15310175 zenbakia duen ekoizlearen titulartasunaren aldaketa eta ES15310331 zenbakia duen ekoizlearen baja egiteko baimena ematen duena.

2014ko martxoaren 7an Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan eskabide orokor bat jaso da, honako hau eskatuz:

–Mahastien ekoizle-hautatzaile gisa aritzeko ES15310175 erregistro zenbakia duen baimenaren titularra aldatzea, V71170179 IFZ duen Vitis Navarra ENS izan dadin.

–ES15310331 ekoizlearen mahatsondo amen lursail guztiak eta mahatsondoaren ugalketarako materialak ES15310175 ekoizleari eskualdatzea.

–ES15310331 mahatsondo ekoizlearen baimena bertan behera uztea eta baja ematea Mintegiko hazi eta landareen sortzaileen Erregistroan.

Landare Osasuneko eta Ugalketarako Materialeko Bulegoak egiaztatu du eskaerarako arrazoiak egokiak direla, aurkeztutako dokumentazioa aski dela eta eskatutakoa egitea bidezkoa dela, guztia Mintegiko mahatsondo landareak kontrolatu eta ikus-onesteko erregelamendu teknikoarekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz.

EBATZI DUT:

Baimena ematea mahastien ekoizle-hautatzaile gisa aritzeko ES15310175 erregistro zenbakia duen baimenaren titularra aldatzeko, V71170179 IFZ duen Vitis Navarra ENS izan dadin, ES15310331 ekoizlearen mahatsondo amen lursail guztiak eta mahatsondoaren ugalketarako materialak ES15310175 ekoizleari eskualdatzeko, eta ES15310331 mahatsondo ekoizlearen baimena bertan behera utzi eta baja emateko Mintegiko hazi eta landareen sortzaileen Erregistroan.

Ebazpen hau jakinaraztea Vitis Navarra ENSari, Vitis Navarra Selección, S.L.ri, Vitis Navarra, S.C.ri eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioko Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2014ko martxoaren 24an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F1404386