1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2014ko martxoaren 26an hartua, "Beriaingo Bosquecillo kaleko 2. zenbakian dagoen etxebizitzako eraikinetik oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia" aurrera eramatean ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaez desjabetzeko. Proiektua Beriaingo Udalak sustatu du.
Beriaingo El Bosquecillo kaleko 2 zenbakiko jabeen elkarteko buruak eskaturik, Beriaingo Udalak 2013ko urtarrilaren 3an egin osoko bilkuran hala erabakita, hasiera batean onetsi zen "Beriaingo Bosquecillo kaleko 2. zenbakian dagoen etxebizitzako eraikinetik oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia", haren helburua izanik igogailu bat jartzea eraikin horretan; ondoren, plan berezia jendaurrean jarri zen, interesdunek egokitzat jotako alegazioak aurkez zitzaten.
Jendaurreko epea iraganik eta planteatu zen alegazio bakarra ebatzirik, Beriaingo Udalak 2013ko maiatzaren 2ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez onetsi zen behin betiko aipatu plan bereziak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Nafarroan Etxebizitzarako Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 55. artikuluak babesten du Nafarroako udalek, jabeen elkarte baten onurarako, desjabetze espedienteak sustatu ahal izatea, irisgarritasun unibertsala bermatzen duten instalazioak (kasu honetan igogailu bat) jartzeko asmoz; batik bat, bizitegitarako erabiltzen diren eraikuntzetan.
Beriaingo Udalak aurkeztutako espedientean bada txosten bat, Noaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko (elkarte horren kide da Beriaingo udalerria) autobaliatze programako gizarte-langile batek emana, hainbat patologiak murriztutako mugikortasuna duten bizilagunak Beriaingo Bosquecillo kaleko 2 zenbakiko jabeen elkartean bizi direla frogatzen duena; haietako baten bat ezin izanen litzateke etxetik atera ere egin eta, horrenbestez, bidezkoa litzateke desjabetzearen xedeko ondasunak presaz okupatzea, lehenbailehen hobe dadin haien etxebizitzetara sartzeko modua igogailua jarrita.
Horrenbestez, Beriaingo Udalak eskatuta, dagokion txosten juridikoa ikusita eta balio justua pagatzeko behar adina kreditu atxiki dagoela egiaztatuta, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatuarekin bat eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57 b) artikuluaren bidez aitortu zaizkion eskumenen arabera, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,
ERABAKI DU:
1. "Beriaingo Bosquecillo kaleko 2. zenbakian dagoen etxebizitzako eraikinetik oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia" izeneko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea, nahitaez desjabetzeko. Proiektua Beriaingo Udalak sustatu du.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, egun horretatik beretik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal dela, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
3. Erabaki hau Beriaingo Udalari jakinaraztea.
Iruñean, 2014ko martxoaren 26an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.
Iragarkiaren kodea: F1404519