77. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 27koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako metalaren merkataritzaren sektorearen hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioak hartutako akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Ikusirik Nafarroako metalaren merkataritzaren sektorearen hitzarmen kolektiboaren batzorde paritarioak hartutako akordioaren testua (kodea: 31002005011982), Erregistroan 2014ko martxoaren 25ean sartu zena eta batzordeko kideek, ELA-STV izan ezik, martxoaren 21ean sinatu zutena; Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan eta lan hitzarmen eta akordio kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2014ko martxoaren 27an.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

Nafarroako metalaren merkataritzaren
sektorearen hitzarmen kolektiboaren
batzorde paritarioak hartutako akordioa

Iruñean, 2014ko martxoaren 21ean.

BILDU DIRA:

José Manuel Ayesa Villa jauna, Burdinaren Biltegizainen Elkartearen eta Nafarroako Material Elektrikoaren Banatzaileen Elkartearen izenean.

Juan Ramón Doral Brun jauna, Nafarroako Burdindegien Elkartearen izenean.

Amaya Villanueva andrea, UGTren izenean.

Juan Antonio Vidal Canabal jauna, CCOOren izenean.

Horiek guztiek Nafarroako Foru Komunitateko metalaren merkataritzaren sektorerako hitzarmen kolektibo autonomikoaren batzorde paritarioa osatzen dute.

ELA sindikatuak egindako galdera bat ebazteko bildu dira. Zehazki, hauxe galdetu zuen: argitzea nola jokatu behar den aurreko hitzarmenean ezarritakoaren arabera lanetik gelditzeagatiko kalte-ordaina jaso beharko luketen langileekin, hitzarmenean ezarri den luzapena (lau hilabetekoa gehienez) gainditua dagoen kasuetan.

Eztabaidatu ondoren, ez da inolako akordiorik lortu hitzarmenaren 14. artikuluan araututa dagoen lanetik gelditzeagatiko kalte-ordainaren ordezko araubideari buruz. Beraz, Batzorde Paritarioak

ERABAKI DU:

1.–2014ko ekainaren 30era arte luzatzea hitzarmenaren 14. artikuluan ezarritako epea.

2.–Gai horren gaineko akordio bat lortu bitartean, eta 2014ko ekainaren 30era arte gehienez, aurreko hitzarmenaren araubidea aplikatuz lanetik gelditzeagatiko kalte-ordaina jaso beharko luketen langileek arau hartan zehaztu bezala jasoko dute kalte-ordaina.

3.–Azken hitzarmena sinatu zen egunetik 2014ko ekainaren 30era bitarte lanetik gelditzeagatik aurreko araudiaren arabera kalte-ordaina jaso beharko luketen langile guztiei aplikatuko zaie araubide hori.

Iragarkiaren kodea: F1404790