6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Ediktu bidezko jakinarazpena
Taxiari buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legea urratzeak ekarritako zehapen espedienteari buruzko ebazpenaren jakinarazpena.
Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak Taxiari buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legean araututa dagoen ustezko urratzea egiteari lotuta eman duen behin betiko ebazpena ezin izan da jakinarazi –ondorengo zerrendan ageri da zigor hori–. Hori dela-eta, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearekin eta aplikagarria den gainerako legeriarekin bat, ediktu hau argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta salatuak bizi diren udaleko edo kontzejuko iragarki oholean.
Ebazpen horren kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Iruñean, 2014ko apirilaren 8an.–Idazkaria, María Teresa Donázar Pascal.
Eranskina
Espedientea: 2013/PCD-SAN/000006.
Behin betiko ebazpenaren zenbakia: 92/2014.
Izena: Wilson Noreña Brohokiz. Herria: Iruñea.
Salaketaren eguna: 2013/09/30.
Salatutako gertakaria: Taxi zerbitzua ematea, arauzkoa den lizentzia, baimena edo oniritzia eduki gabe.
Urratutako agindua: Taxiari buruzko 9/2005 Foru Legearen 59. artikulua.
Ebazpena: Wilson Noreña Brohokiz zigortzea, 1.301 euro-ko isuna jarrita, taxi zerbitzua emateagatik arauzko lizentzia eduki gabe (9/2005 Foru Legearen 63. artikulua).
Iragarkiaren kodea: L1405385