6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
GOIZUETA
Alkatetzaren ebazpena
Pablo Miranda Taberna Goizuetako Udaleko alkateak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako ebazpen hau eman du:
“2013ko azaroaren 15ean, Alicia Calis Rivas andrearen –C01100436 zenbakiko pasaportea duenaren– Biztanleen Erroldako inskripzioa iraungi zela ikusita, Goizuetako Biztanleen Erroldan inskripzioa berritu ez zelako,
Erabaki dut:
1. Alicia Calis Rivasi Goizuetako Biztanleen Erroldan baja ematea erroldako inskripzioa iraungitzeagatik.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.”
Erabaki honen aurka, nahi baldin bada, hiru errekurtso hauetakoren bat ezar daiteke:
1. Berraztertzeko errekurtsoa, errekurritzen den egintza administratiboa eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egiten denetik aitzina.
2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazten denetik aitzina.
3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazten denetik aitzina.
Goizuetan, 2014ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Pablo Miranda Taberna. Idazkaria, Cristina Ciaurriz Echegoyen.
Iragarkiaren kodea: L1405361