77. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

306/2014 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Ospitalez kanpoko Laguntzako eta Osasun Administrazioko Ebaluazio Batzordea aldatzen duena.

Maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko arauak eman zituen ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen osaera zehazteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 24an emandako 367/2012 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren ebaluazio batzordeen osaera ezarri zen, eta batzorde horietako buruak, kideak eta idazkariak izendatu ziren.

Egindako zenbait aldaketaren ondorioz, kide batzuek kargua utzi behar izan dute ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren 9.7 artikuluan ezarritakoari jarraikiz; horrenbestez, bidezkoa da Iruñeko Ospitaleetako Ebaluazio Batzordeko kide berriak izendatzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 16ko 62/2012 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Olga Gordillo Gutiérrez andrea, Ospitalez kanpoko Laguntzako eta Osasun Administrazioko Ebaluazio Batzordeko kidea, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.

2. Enrique Amóztegui Hermoso de Mendoza jauna, Osasun Mentaleko Zuzendaritzako Kudeaketa Zerbitzuko burua, Ospitalez kanpoko Laguntzako eta Osasun Administrazioko Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lanbidearen Kudeaketa eta Garapenerako Zerbitzuari eta Osasun Mentaleko Zuzendaritzako Kudeaketa Zerbitzuari igortzea eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten da ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2.c) artikuluan eta 57.4 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2014ko martxoaren 20an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan José Rubio Vela.

Iragarkiaren kodea: F1404741