74. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZPA

2014ko aurrekontu orokorra. Behin betiko onespena

2013ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, azaroaren 27an, 2014ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea iragan da eta inork ez du aurrekontuaren kontrako erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsitzat jo da, hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hortaz, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen:

GASTUAK:

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 5.940,00 euro.

Gastuak, guztira: 5.940,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 380,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 400,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 2.500,00 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 4.055,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 7.335,00 euro.

Azpan, 2014ko apirilaren 1ean.–Kontzejuko burua, Margarita Lecumberri Lecumberri.

Iragarkiaren kodea: L1405334