2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, gizarte langile lanpostuan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda hautaproben bitartez osatzeko, Iruñeko Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren
Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen jarduneko zuzendariak deialdia onetsi zuen 2014ko apirilaren 9an, honako oinarri hauei jarraituz:
OINARRIAK
1.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 24.2 artikulua garatzen duen apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuak ezarritako irizpideei jarraikiz, deialdia iragartzen da, gizarte langile lanpostuan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez osatzeko, Iruñeko Udalean sortzen diren aldi baterako beharrei erantzutearren.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko izatea, C, D edo E maila edo taldekoa.
b) Beren lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia benetan egina izatea.
c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.
d) Gizarte Laguntzailearen titulua edo Gizarte Laneko diplomatura izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.
Baldintza guztiak bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, eta dei egiten zaienean eta prestakuntzak diraueino.
3.–Eskabideak.
Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udalaren edozein erregistrotan aurkeztu beharko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bitartekoetako bat baliatuz.
Eskabideak bete beharko dira I. eranskineko ereduaren arabera, zeina eskuratzen ahalko baita Iruñeko Udaleko Laguntza Bulegoan, Kale Nagusiko 2an, edo Internet bidezko www.pamplona.es gunean, edo, bestela, aldizkari ofizialetik bertatik hartuta, argitaratzen denean.
Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Era berean, parte hartzeko eskabideari erantsi beharko diote baldintza gisa eskatutako tituluaren fotokopia.
4.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
5.–Behin-behineko zerrendak.
Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen zuzendariak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda ikusgai jarriko du Iruñeko Udalaren iragarki oholean, Udaletxearen gibelaldean, baita haren webgunean ere (www.pamplona.es), Enplegu Publikoa atalean.
Egun horretatik aurrera, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.
6.–Behin betiko zerrendak.
Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta haiek ebatzi ondoan, Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Iruñeko Udalaren iragarki oholean jarriko da jendaurrean, baita haren webgunean ere, deialdi honetan ezartzen diren hautaprobak egiteko eguna eta tokia adierazita.
7.–Epaimahaia.
7.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:
Mahaiburua: M.ª Jesús Vicente Goicoechea, Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko zuzendaria.
Mahaikidea: Virginia Eraso Barrio, Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko gizarte langilea.
Mahaikidea: Itziar Echeverría Aldunate, Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko zuzendariordea.
Mahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.
Mahaikide idazkaria: Jesús María Pascal Mendioroz, Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko idazkari teknikoa.
7.2. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta Lehendakaritza Alorrari hala jakinarazi, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legean horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak gertatzen direnean.
Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.
Epaimahaia aldatzen bada, mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.
7.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.
Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak bertan egon beharko dute.
7.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.
7.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
8.–Hautaproben nondik-norakoak eta balorazioa.
8.1. II. eranskinean jasota dauden gaiei buruzko test tankerako galderei erantzunda eginen da hautaketa. Proba egiteko gehieneko denbora epaimahaiak zehaztuko du, hasi aurretik.
8.2. Hautaprobaren balorazioa 100 puntukoa izanen da gehienez ere, eta gehieneko puntuazioaren erdia (50 puntu) gutxienez lortzen ez duten izangaiak kanpoan geldituko dira.
8.3. Probetarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiak nortasun agiri nazionala aldean dutela azalduko dira. Agertzen ez diren izangaiak baztertu eginen dira.
8.4. Hautaprobetan, minusbaliotasuna izanik halaxe eskatzen dutenek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.
9.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.
9.1. Proben kalifikazioa buruturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, lortutako azken puntuazioaren hurrenkeran, eta Giza Baliabideen zuzendariari helaraziko dio, baita hautapen prozesuaren espediente osoa ere, onets dezan.
9.2. Prestakuntzarako izangai berrien puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitorturik daukaten antzinatasunaren arabera erabakiko da. Berdinketak jarraituz gero, zozketa bidez erabakiko da. Zozketa Zerbitzu Orokorren Alorrean eginen da (Giza Baliabideak) eta bertara deituko zaie ukitutako izangaiei.
Izangaiendako deia eta, behar bada, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeraren deklarazioa indarra duen legerian ezarritakoaren arabera eginen da.
10.–Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2014ko apirilaren 9an.–Giza Baliabideen jarduneko zuzendaria, Nuria Larráyoz Ilundáin.
I. ERANSKINA
Izena |
NANa/Nortasun agiria | Jaioteguna (eguna, hilabetea, urtea) | Nazionalitatea |
Egungo helbidea (kalea, zenbakia, eskailera, solairua) |
Herria | Posta kodea | Sakelako telefonoa | Telefono finkoa |
AZALTZEN DUT:
Deialdian eskatzen den titulua badudala, eta oraingo jarduneko egoerarako dudanetik ezberdina dela.
Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.
ESKATZEN DUT:
Onartua izatea, gizarte langile lanpostuan, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko deialdian, ..... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, egun honetan: ..................................................
Iruñean, 200..ko .............aren ............(e)an
(Sinadura)
Datuen babesa. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatua bete beharrez, aditzera ematen zaizu azaltzen diren datu pertsonalak Iruñeko Udalaren “Udalaren langileak” fitxategian sartuko direla, deialdia kudeatzeko asmoz. Halaber, aditzera ematen zaizu datuak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubideaz baliatzen ahalko zarela, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2. 31001. Iruñea) edo www.pamplona.es egoitza elektronikora joz.
II. ERANSKINA
1.–Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legea. Sistemaren antolamendua, eskumenen artikulazioa eta eskubideen aitorpena. Gizarte zerbitzuen sistema publikoa.
2.–Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena: zerbitzuen zorroaren edukiak: prestazio motak, edukien definizioa eta eskubidearen babesa.
3.–Oinarrizko laguntzaren erakunde antolaketa, Iruñeko Udalaren gizarte zerbitzuetan.
a) Harrera eta orientabide sozialerako programa.
b) Gizarteratzeko programa.
c) Haurrei eta familiari laguntzeko programa.
d) Autonomia pertsonala sustatu eta menpekotasuna duten pertsonei laguntzeko programa.
4.–Arreta espezializatuko programak eta zeharkakoak, Iruñeko Udalaren gizarte zerbitzuetan:
a) Prestakuntzako eta enpleguko planak: Gizarteratze eta laneratze taldea (EISOL), enplegurako lantegi-eskolak eta beste batzuk.
b) Enplegu sozial babestuaren programa (ESP).
c) Zailtasun sozialak dituzten haur eta nerabeei laguntzeko taldea (EAIA).
d) Emakumeendako laguntza zerbitzua (SMAM).
e) Bazterketa handia: Provivienda, Etxegabeentzako udal zerbitzua, ostatu-etxeetan egoteko txartelak, jantoki soziala etab.
f) Berdintasunerako Programa.
g) Garapenerako laguntza programa.
5.–Iruñeko Udalaren prestazio ekonomiko propioak:
a) Ikastetxeetan jateko laguntza ekonomikoa.
b) Errehabilitazio zentroetako egonaldiak ordaintzeko laguntza ekonomikoa.
c) Larrialdi sozialeko laguntza ekonomiko zuzenak.
d) Larrialdi sozialeko laguntza ekonomiko transferituak.
e) Bere kargura 0tik 12 urtera bitarteko haurrak dituzten familiendako laguntza ekonomikoa, bizitza pertsonala, lana eta familia bateratzeko.
f) Taxi-bonoa.
6.–Udal ordenantzak:
a) Familietan esku hartzeko programa.
b) Udal apartamentuak.
c) “Aukera eman zure buruari” programa.
d) Etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ).
e) Adinekoentzako zerbitzuak.
f) Gizarte-ekimenerako auzo-etxeak.
7.–Gizarte lanaren kode deontologikoa.
8.–Gizarte lanaren metodologia: oinarrizko prozedura gizarte lanean. Lana sarean. Kasuen kudeaketa. Akonpainamendu soziala. Gizarte lan komunitarioa.
9.–Gizarte laneko teknikak: gizarte diagnostikoa, gizarte txostena, gizarte laneko elkarrizketa.
Iragarkiaren kodea: L1405450