74. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

ERRIOXAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktua. 2/2014 prozedura

María Cruz Montoya Monja andreak, Errioxako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salako idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

AN Sociedad Cooperativak eskaturik, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren, Mohamed Aniden, Anid Khaliden, Servicios Auxiliares de Granjas, S.L.ren, Servicios Agrícolas y Ganaderos de Valtierra, S.L.ren eta Benito Ros Velazen kontra, Gizarte Segurantzaren beste eskubide batzuk direla-eta, sala honetan bideratu den 0002/2014 erregutze-errekurtsoaren prozeduran, ondoko ebazpena eman da:

Epaitza:

Ezesten dugu Salazar Otero prokuradore jaunak, AN Sociedad Cooperativa ordezkatuz, Errioxako Lan arloko 3. Epaitegiak 2013ko ekainaren 28an 742/2012 autoetan emandako epaiaren kontra jarritako erregutze-errekurtsoa, eta, horrenbestez, berretsi behar dugu epaia. Autoak bideratu dira, alderdi horrek eskaturik, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren kontra (Jiménez Parras legelari jaunak ordezkatuak), Mohamed Anid langilearen kontra eta Anid Khalid, Servicios Auxiliares de Granjas, S.L., Servicios Agrícolas y Ganaderos de Valtierra, S.L. eta Benito Ros Velaz enpresen kontra, prestazioen errekargua dela-eta.

Enpresa errekurtsogilea kondenatzen dugu 600 euro ordaintzera bere errekurtsoa jarri duen legelariari, ordainsari gisa.

Xedatzen da errekurritzeko egindako gordailua eta kontsignazioa galdu direla, zeini legezko bidea emanen baitzaie ebazpen hau irmo bihurtutakoan.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta Fiskaltzari, eta ohartaraz bekie horren kontra doktrina bateratzeko kasazio errekurtsoa jar dezaketela, sala honetan hamar eguneko epean iragarrita, legelariaren sinadura eraman behar duen idazkiaren bidez eta Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 220. artikuluan eta hurrengoetan zehaztutako moduan; idazkaritza honetan autoak beren eskura egonen dira, azter ditzaten. Dohaineko justizia izateko eskubidea ez duen enpresaburua bada errekurtsogilea eta ez badu beharrezko kontsignazioa egin lan arloko epaitegian, hura sala honek Baneston duen 2268-0000-66-0002-14 kontuan (0030 entitatearen kodea eta 8029 bulegoaren kodea) egin beharko da, edo banku-abala aurkez daiteke, eta 600 euroko gordailua egin beharko da errekurritzeko, sala honen kontuan, lehenago aipatutako horretan. Igor bitez ebazpen honen lekukotzak, dagokion erroiluari eransteko, bai eta jatorrizko autoak ere, eta eraman bedi jatorrizkoa dagokion epai liburura.”

Eta Mohamed Anidi, Khalid Anidi eta Servicios Agrícolas y Ganaderos de Valtierra, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Logroñon, 2014ko martxoaren 10ean.–Idazkari judiziala, María Cruz Montoya Monja.

Iragarkiaren kodea: J1404415