4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA
Ediktua. 455/2013 prozedura
Mercedes Yanguas Vieira andrea, Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: aipatuko diren finken etendako traktua berriro hasteko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegi honetan bideratu den 455/2013 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.
Hona hemen finken deskribapena:
Erregistroko 1.363. finkaren zati bat, 1.270. lurzatiarekin bat datorrena. Hau da zati horren deskribapena: 895,08 m²-ko alorra. Mugak: iparraldean, katastroko 1.271. lurzatia (erregistroko 1.709.a); hegoaldean, katastroko 1.273. lurzatia (erregistroko 1.363.a), Josefina Rincón Navascuésena; ekialdean, lurzati bera; eta mendebaldean, Cañete ibaia. Jesús, José Vicente eta Socorro Fernández Beguéri erosi zieten 1998ko martxoaren 27ko kontratu pribatu baten bidez.
1.273. lurzatia, honako deskribapen hau duena: lur zuriko lursaila (alorra), Cintruénigoko Socañete alderdian, 1.296,4 m²-koa. Mugak: iparraldean, katastroko 1.271. lurzatia (erregistroko 1.709.a); hegoaldean; bide bat; ekialdean; katastroko 1.274. lurzatia (erregistroko 1.363.a); eta mendebaldean, Cañete ibaia.
Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.
Tuteran, 2013ko azaroaren 18an.–Idazkari judiziala, María Mercedes Yanguas Vieira.
Iragarkiaren kodea: J1316381