74. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 793/2012 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

20/2014 epaia. Tafallan, 2014ko martxoaren 18an.

Sandra Vázquez Calatayud andreak, Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, ondarearen kontrako falta batengatik Babacar Haneren eta Khadim Seyeren aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 793/2012 falta-judizioan. Fiskaltzak parte hartu du.

Epaitza:

Babacar Hane eta Khadim Seye absolbitzen ditut egozten zitzaien ondarearen kontrako faltatik.

Kostuak ofizioz ordainduko dira.

Ebazpen hau ez da irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, idatziz, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdi guztiei eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta jasota geldi dadin eta Babacar Haneri eta Khadim Seyeri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, hau egin eta sinatzen dut.

Tafallan, 2014ko martxoaren 21ean.–Idazkari judiziala, Andoni del Peral Setien.

Iragarkiaren kodea: J1404412