4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 264/2013 prozedura
Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 0000264/2013 prozesuan betearazpen-auto orokorra eta dekretua eman dira 2014ko martxoaren 25ean (epaitegi honen idazkaritzan eskura daude), eta interesdunek kopia bat dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Trekua Comercial, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko eta berrikusteko errekurtsoa jar daitekeela, biak hiru eguneko epean.
Iruñean, 2014ko martxoaren 25ean.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1404495