74. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 275/2013 ofiziozko prozedura

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: ofiziozko prozeduraren bidezko erreklamazioa dela-eta bideratu den 0000275/2013 prozesuan, ebazpena eman da 2014ko martxoaren 25ean; interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko; eta zitazioa egiten zaie adiskidetze-ekitaldira ager daitezen, eta, beharrezkoa bada, judiziora, zein deialdi bakarrean eginen baitira, bata bestearen atzetik, 2014ko urriaren 28an, 11:15ean, 14. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairuan).

Eta Arlete Souza Rodriguesi eta Constantin Gina Rodicari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru egun balioduneko epean.

Iruñean, 2014ko martxoaren 25ean.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1404445