1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Oharra, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Nafarroako Ubideko XXIV. sektoreko (Larraga eta Mendigorria) lurzati berrantolamenduaren oinarriak onesten dituena.
Nafarroako Ubideko XXIV. sektoreko (Larraga eta Mendigorria) lurzati berrantolamenduan interesa duten guztiei jakinarazten zaie Landa Garapenerako zuzendari nagusiak, martxoaren 21eko 208/2014 Ebazpenaren bidez, lurzati berrantolamenduaren oinarriak onetsi dituela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoarekin bat. Lurzati berrantolamendu hori onura publikokoa dela adierazi zen otsailaren 26ko 27/2014 Foru Dekretuaren bidez.
Oinarri horiek jendaurrean egonen dira Larragako Udaletxeko lokaletan, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Interesdunek oinarri horietako agiriak azter ditzakete. Memoriaz gain, honako eranskin hauek dira: jabeen zerrenda; kargen titularren eta jabetza adierazten duten edo ez duten bestelako egoera juridikoen zerrenda; aholku batzordea; lurren sailkapena eta konpentsazio koefizienteak; ereduko lurzatien zerrenda; periferian sartzen diren lurzatien zerrenda; baztertzeko proposamenak; ustiapeneko oinarrizko azalerak; herrilurren mugaketa; landaketarako eskubideak; ur kontzesioen zerrenda; bazkalekuak; eremuaren balio naturalak eta aztarnategi arkeologikoak: ureztapen eremuak; jabetzaren banakako buletinak; eremuak dituen poligonoen planoak.
Oinarrien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete berrantolamenduan interesa dutenek, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Karlos III.aren etorb., 1) edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (González Tablas kalea, 9, 31005-Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.
Iruñean, 2014ko martxoaren 25ean.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, José Javier Echarte Echarte.
Iragarkiaren kodea: F1405262