4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 693/2014 berehalako falta-judizioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
37/2014 epaia.
Iruñean, 2014ko otsailaren 4an.
Fermín Otamendi Zozaya jaunak, Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, ebasketa-falta batengatik Mohammed Belarbi salatuaren aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko berehalako 693/2014 falta-judizioan. Fiskaltzak parte hartu du.
Epaitza:
Mohammed Belarbi kondenatzen dut, ebasketa saiakeraren falta baten egilea eta erantzulea den aldetik, hilabete bateko isuna ordaintzera, eguneko 9 euroko kuota (guztira 270 euro). Ordaindu ezean, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, bi kuota ez ordaintzeagatik egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Prozedurako kostuak ere ordaindu behar ditu.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Mohammed Belarbiri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2014ko martxoaren 27an.–Idazkari judiziala, María Angeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.
Iragarkiaren kodea: J1404523