4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA
Ediktua. Adostasun gabeko dibortzioaren
gaineko 788/2013 prozedura
Iruñean, 2014ko martxoaren 26an.
Raquel María Aguirre Larumbe andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan adostu gabeko dibortzioaren gaineko 788/2013 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.
Eta Eduardo Rafael Castillo Corella jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Iruñean, 2014ko martxoaren 26an.–Idazkari judiziala, Raquel M.ª Aguirre Larumbe.
Iragarkiaren kodea: J1404525