4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA
Ediktua. 58/2014 epaia
Beatriz García Noain andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 1057/2013 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Lucas Larraza Iriarte jaunak sustatu du Zoiola Color, S.L.ren aurka (auzi-ihesean deklaratua), betebeharren erreklamazioa dela-eta. Auzi-jartzaileak Ana Gurbindo Gortari prokuradore andrea izan du ordezkari, eta Martín Zudaire Polo legelari jauna laguntzaile.
Epaitza:
Osorik baiesten dut Ana Gurbindo Gortari auzitegietako prokuradore andreak Lucas Larraza Iriarte jaunaren izenean jarritako demanda, auzi-ihesean den Zoiola Color, S.L.ren aurkakoa, eta demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari lau mila bostehun eta laurogeita bederatzi euro eta hamabi zentimo (4.589,12 euro) ordaintzera, gehi 2011ko maiatzaren 10etik aurrera sortutako legezko interesak, eta prozesuko kostuak ere ordaindu beharko ditu.
Jakinaraz bekie ebazpen hau agertutako alderdiei, eta ohartaraz bekie honen aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela, epaitegi honi zuzendua, eta organo judizial honetan idatziz aurkeztu beharko dutela, jakinarazi eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.
Eta Zoiola Color, S.L. non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.
Iruñean, 2014ko martxoaren 24an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Ucar.
Iragarkiaren kodea: J1404514