74. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 29/2014 prozedura

Amparo Esparza Irigoyen andrea, Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: aipatuko den finkaren azalera-sobera dela-eta Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegi honetan tramitatzen ari den 0000029/2014 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea Eusebio Gurpegui Díaz de Rada jaunaren jaraunsle ezezagunei, mugakidea den finkaren jabea den aldetik, eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Hona hemen finkaren deskripzioa:

Hiri finka, Andosillako La Paz kaleko 16ko orubean; azalera hirurogeita hamazazpi metro eta hogeita bat zentimetro koadrokoa da (77,21 m²). Mugak: aurrealdean, bere helbideko kalea; sartu eta eskuinean, Eusebio Gurpegui; ezkerrean, finka banandu bat, La Rejilla edo Camino a las Huertas izeneko kalearen modukoa dena; eta atzealdean, katastroko 2031. lurzatia, Encarnación Resano Pardorena, eta 2013.a, Andosillako Udalarena, egun eskatzailearena dena. 4. poligonoko 2023. lurzatia da.

Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.

Lizarran, 2014ko martxoaren 14an.–Idazkari judiziala, Amparo Esparza Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: J1404454