74. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2. aldaketa aurrekontuetan. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2014ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2.000 euroko kreditu gehikuntzaren espedientea, 2014ko aurrekontuko gastuen 453,470 kontu-sailari dagokionez (La Unión Josteta Elkartea berritzeko obrarako diru-laguntza). “Herri bideak egokitzea” izeneko 531,60102 kontu-sailaren bajaren bidez finantzatuko da.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Oteitzan, 2014ko apirilaren 9an.–Alkatea, José Ángel Bermejo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1405404